Bilbon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bildu: 'Urkulluren politikak langabezia eta pobrezia areagotzen du'

Pello Urizarrek lehendakariaren gobernu-taldearen kontra egin du, eta gogor kritikatu du "Euskadi zulotik ateratzen ari dela saltzea".
pello urizar
PELLO URIZAR EH BILDU EITB

Pello Urizar EH Bilduko legebiltzarkide eta EAren idazkari nagusiaren esanetan, Iñigo Urkullu lehendakariaren gobernuak ezarritako politika sozial eta ekonomikoa "porrota" izan da; "ez da gauza izan krisialdiaren ondorioei aurre egiteko ", eta, gainera, "pobrezia eta langabezia" areagotzen ari da.

Euskal Herria Bilduk Bilboko Zazpikaleetan egindako ekitaldian, Urizarrek nabarmendu du Jaurlaritzak "saldu" nahi duen "paisaia idilikoa" gorabehera, agintaldiko lehen 500 egunen ostean “datu oso larriak" ageri direla. Horregatik, "diskurtso triunfalistak" alde batera utzi eta "politikak errotik aldatzeko" eskatu du.

Ildo horretatik, jeltzaleen gobernuak EAEra "langabezia eta pobrezia" handiagoa ekarri duela salatu du. Gaur egun 178.000 langabe daudela gaineratu du, eta horien erdiek ez dutela diru-laguntzarik jasotzen. Beraz, kritikatu egin du Eusko Jaurlaritzak “Euskadi zulotik ateratzen ari dela saltzea".

Urizarrek adierazi du Jaurlaritzak honek aurreko gobernuak egindako Enplegu Planaren "kopia hutsa" aurkeztu duela, eta aurreikusitako "13.000 lanpostuak" non dauden galdetu du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X