Europako Batzordea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Brusela: 'Independentziak Katalunia EBtik kanpo utziko luke'

Egungo legearen arabera, Kataluniak independentzia eskuratuko balu, "automatikoki Europar Batasunetik kanpo" geratuko litzatekeela azpimarratu du Europako Batzordeak.
Durao Barroso
Durao Barroso

Europako Batzordeak Kataluniako Trantsizio Nazionalerako Kontseilu Aholkulariei erantzun die gaur, eta, egungo legearen arabera, Kataluniak bere independentzia aldarrikatuko balu "automatikoki Europar Batasunetik kanpo" geratuko litzatekeela azpimarratu du.

Trantsizio Nazionalerako Kontseilu Aholkulariak, autodeterminaziorako bidean aholkuak emateko Generalitateak sortutako organoak, atzo ukatu egin zuen Katalunia independentea izanez gero automatikoki Europar Batasunetik kanpo geratuko litzatekeela. Gaur, berriz, Europako Batzordetik kontrakoa nabarmendu dute.

"Europar Batasuneko Estatu bateko zati batek independentzia aldarrikatzen badu, Europako itunak ez lirateke herrialde horretan indarrean egongo", adierazi du gaur Alejandro Ullurzun EBko bozeramaileak.

"Beste modu batera esanda, Estatu independente berria beste herrialde bat izango litzateke Europar Batasunari eta bertako itunei dagokienez, eta, horrenbestez, independentzia ezartzen den lehenengo egunetik, itunak ez lirateke bertan indarrean egongo", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X