Aberri Egunaren ostean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Semperrek zuhurtziaz jokatzeko eta norabidea aldatzeko esan dio EAJri

Euskadiko PPren ordezkariak "elkar ulertzeko esparruak zabaltzea" eta "herritarren mesedetan zerbait lortzea" eskatu die jeltzaleei.
BORJA SEMPER PP EITB
BORJA SEMPER PP EITB

Borja Semper Euskadiko PPren ordezkariak zuhurtziarantz abiatzeko eta norabidea aldatzeko eskatu dio EAJri, horrela, "elkar ulertzeko esparruak zabaltzeko" eta "herritarren mesedetan zerbait lortzeko".

Semperrek hedabideen aurrean egin ditu adierazpenak, Donostian, atzo, igandea, EAJk Aberri Egunaren harira esandakoez iritzia emateko. PPri gezurra esatea leporatu dio Semperrek Andoni Ortuzar EBBren presidenteari.

Gogorarazi duenez, Legebiltzarrean Autogobernua berritzeko lantaldea osatu baino lehen, Ortuzarrek esan zion PPri ez zuela gatazka politikorik nahi eta ez zuela sakondu nahi gainerako alderdiekiko dituzten ezberdintasunetan.

"Berehala aldatu dute pentsaera", salatu du Semperrek. PPko kidea hitzokin zuzendu zaio EAJri: "Euskal gizartean ditugun erronkak oso zailak dira, bereziki zaila den momentu honetan".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X