Saio monografikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Senatuak Abdikazio Legearen tramitazioa bukatuko du gaur

Senatuak tramitatzeko premiazko prozedura eta irakurketa bakarra adostu zituen, bozketa elektronikoa izango da, eta senatarien gehiengo zabal batek babestuko du.
Senatua. Artxiboko irudia: EFE
Senatua. Artxiboko irudia: EFE

Erregearen abdikazioa gauzatuko duen lege organikoa behin betiko onartuko du Senatuak gaur, asteartea, saio monografikoan. Senatarien gehiengo zabal baten babesa jasoko du.

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak ez du hitza hartuko gaurko saioan, ezta Exekutiboko beste inork ere. Izan ere, Gobernuko iturriek azaldu dutenez, lege-proiektuak Senatuan eztabaidatzen dituztenean Gobernuko kideek ez dute hitza hartzen. Horren harian, Gobernuak lege-proiektua Kongresuan azaltzen duela azpimarratu dute. Kongresuko osoko bilkuran onartu eta gero, Senatuak protagonismoa bereganatzen du.

Juan Carlos I.a erregearen abdikazioa arautzeko lege-proiektua asteazkenean onartu zuen Kongresuak gehiengo osoarekin. Senatuak ekainaren 12an erregistratu zuen testua.

Irakurketa bakarra

Kongresuan ez bezala, Senatuan gehiengo sinplearekin nahikoa da testua aurrera ateratzeko. Senatuak tramitatzeko premiazko prozedura eta irakurketa bakarra adostu zituen.

Senatuko bozketa elektronikoa izango da, gainerako legeetan bezala. Kongresuko diputatuek, ostera, deialdi publiko indibidualaren bidez bozkatu zuten.

Betoak

Osoko bilkura 16:00etan hasiko da IUk, ICVk eta ERCk (talde mistoko kideak) aurkeztutako hiru betoen eztabaidarekin.

Talde bakoitzak 15 minutu izango ditu betoak defendatzeko, eta kontrakoek ere 15na minutu izango dituzte euren jarrera azaltzeko.

Eztabaidaren ostean, bozeramaileen txanda izango da. Ohiko hamar minutuak 15era luzatu dituzte. Talde mistoak, aldiz, 18 minutu izango ditu.

Betoak atzera botaz gero, abdikazio legea behin betiko onartuko dute. Horrela, Felipe Borboikoa Espainiako errege aldarrikatuko dute ekainaren 19an. Juan Carlos I.ak testua berretsiko du ekainaren 18an, Zarzuelan.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X