Kausa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EHAK eta EAEren sei kideren aurkako akusazioa artxibatu dute

Beste kasu batzuetan terrorismoagatik epaitu dituztela dio epaiak, EKIN eta Udalbiltza Kursaal kasuetan, besteak beste.
La Audiencia Nacional. Auzitegi Nazionala.
La Audiencia Nacional. Auzitegi Nazionala.

Audientzia Nazionalak artxibatu egin du Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista eta Eusko Abertzale Ekintza alderdietako sei kideren aurka zuen kausa. Beste kasu batzuetan terrorismoagatik epaitu dituztela dio epaiak, EKIN eta Udalbiltza Kursaal kasuetan, besteak beste.

Epaian gauza epaituaren printzipioa aplikatu dute eta bertan behera utzi dute Unai Fanoren, Ibon Arbuluren, Imanol Iparraguirreren, José Manuel Juradoren, Ana Lizarralderen eta Teresa Díaz de Herediaren aurkako jardunbidea. Gainera, Mikel Garaiondoren aurkako eskaria baztertu du eta horregatik epaitu egingo dute.

2009an Baltasar Garzon epaileak prozesatu zituen zazpiak eta erakunde terroristako parte izateagatik kondenatu zituen. ETAren estrategia bete zutela azaldu zuten orduan, "instituzioetan sartzea hauteskunde-prozesuen bitartez".

Garaiondoren kasuan, tribunalak adierazi du epaitu zutela eta absolbitua izan zela "ekintza zehatz batzuetan ETA erakunde terroristan kolaboratzeagatik", baina inoiz ez dutela "erakundean parte hartzeagatik" epaitu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X