Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao: 'Erregea presaka badabil, agian asko izango du ezkutatzeko'

Bestalde, Bizkaiko ahaldun nagusiak -Basket mundialaren inguruan- esan duenez, "Barakaldoko alkateak egin behar duena da Bilbo markaz baliatu eta ez irainak egin".
18:00 - 20:00
Jose Luis Bilbao: 'Baliteke erregeak ezkutatzeko gauza ugari izatea'

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak Juan Karlos I.a "forudun" egiteko izan dituzten presak izan ditu hizpide eta, esan duenez, presaka ibili badira "agian asko ezkutatzeko duelako da".

Gainera, "baliteke" Konstituzioa "Konstituzioaren aurkakoa izatea", esan du jeltzaleak Radio Euskadik egindako elkarrizketa batean, "espainiar guztiek ez dituztelako eskubide berberak legearen aurrean, eta horren erakuslea forudun egiteko -Erregen Etxeko kideak- izan duten presa da".

Bestalde, BECen egitekoa den Basket mundiala dela eta, Bilbaok baieztatu du ez dela "talkarik izan erakundeen artean, Diputazioak ez du inorekin talka egin".

Bilboko Aireportua eta Bilboko Portua non dauden galdetu ostean, ahaldun nagusiak zera erantzun du: Loiun, Zierbenan, Getxon... "Bilbo marka da eta BEC Bilboko Erakusketa Aretoaren marka da".

"Barakaldoko alkateak egin duen bezala, norbaitek kalteez hitz egitea nahi izatea... irainak bilatu beharrean, horretaz baliatu beharko lirateke, eta egin egiten dute... nik ez dut ulertzen", ziurtatu du.

Edesaren Eskaintza

Fagor Etxetresnak eta Edesa enpresek jasotako eskaintzen inguruan, Bizkaiko ahaldun nagusiaren esanetan, "eskaintza bat gustuko dugu, lantegia zabaldu eta langileak kontratatzea aurreikusi duen bakarra, txiletarrek egindakoa, alegia, eta, bidez batez, esan beharra dago Bizkaiko Diputazioari esker heldu dela eskaintza".

Bilbaoren arabera, Txileko inbertsio fondoaren ordezkariak "·langileekin, lantegia ikusten, kontuak egiten... izan dira. Hau ez da GKE bat, inbertsio fondoa baizik". Bilbaok argi utzi du inbertitzaileek negozioa egiteko aukera ikusi dutela, baina, hemendik aurrera gertatuko dena, "administratzaileen esku dago".

 

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X