EAJk 'immobilistatzat' jo du Sorturen, presoen eta ETAren jarrera
Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak adierazi du ezker abertzalea, presoen kolektiboa eta ETA azken hilabeteotan erakusten ari diren jarrera "arduragabea" eta "immobilista" dela.
Hasier Arraizek EAJri egin zizkion kritikei erantzunez egin ditu adierazpenok Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Sortuko presidentearen aburuz, EAJ "atzera egiten ari da" presoen auziari dagokionez, eta EAJk kartzela-politika ez aldatzearen ardura presoen kolektiboarena dela esan izana "oso arriskutsua" dela esan zuen.
Atutxak nabarmendu du EAJk ez duela kartzela-politikari buruzko jarrera aldatu, eta, beraz, Espainiako Gobernuari egin dizkion eskaerak berretsi ditu. "Presoen munduak urratsak emateari utzi dio argi eta garbi, eta horrek eragiten du euren egoerak hobera ez egitea".
"Bilduk nahiago du Kutxabanken eraldaketari buruzko gaien inguruan aritzea, presoen inguruko kolektiboak eta ETA bera geldi daudela ezkutatzen saiatzeko", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Memoriaren eguna, COP30 goi bilera Brasilen eta azaroaren 25eko kanpainaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Aste erabakigarria eskualdatzeko dauden transferentziak ixteko
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak bilerak egingo dituzte asteartean eta asteazkenean, eskualdatzeko dauden eskumenetan aurrera egiteko. Maria Ubarretxenak espero du urrian aurkeztutako hamar proposamenei lehen erantzuna ematea eta urtea amaitu baino lehen eskualdaketak bizkortzea.
Memoriaren Eguna ospatuko da gaur, Eusko Legebiltzarrean eta euskal hiriburuetan egingo diren ekitaldi instituzionalekin
Memoriaren Eguna ospatuko da gaur, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak oroitzeko hainbat ekitaldi instituzionalekin. Eusko Legebiltzarrak omenaldiarekin irekiko du jardunaldia, 10:00etan, eta, ondoren, Eusko Jaurlaritzak eta Gogora Institutuak eguerdian Gasteizen antolatu duten ekitaldi nagusia izango da.
Gerra Zibileko bi gudulariren gorpuzkiak berreskuratu dituzte Saibigainen, Abadiñon
Igande honetako lanetan, beste bi gudulariren gorpuzkiak atera dituzte lurpetik Saibigainen, Abadiñon. 2023tik, 5 pertsonaren gorpuzkiak aurkitu dituzte bertan.
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidenteak anbulantzian utzi behar izan du Almudenako meza, "ondoezik" jarri ostean
Bezperan, Andaluziako PPren kongresuan ere ez zuen parte hartu, "ondoez txiki bat" izan zuelako. Gastroenteritisak eragindako tentsio jaitsiera izan dela esan dute bere inguruko iturriek, eta jada sendagiria eman diotela. Ostiralean, Alberto Gonzalez Amador Ayusoren bikotekidea auzitara eramango dutela zabaldu zen. Madrilgo Auzitegiak iruzur fiskala egotzita epaituko du.
Erorien Monumentua eraisteko eskatu dute berriz ere Iruñean
Elkarte memorialistak kalera atera dira berriro larunbat honetan, Erorien Monumentua eraistea eskatzeko, eta PSNk, EH Bilduk eta Geroa Baik adostutako proiektua atzera botatzea eskatzeko.
Ertzaintzaren pilotakada bat jaso ostean hil zen Rosa Zarraren omenezko plaka jarri du Donostiako Udalak
Orain arte, 37 plaka jarri ditu Udalak, "terrorismoaren eta motibazio politikoko indarkeriaren biktima izan zirenei espazio publikoan ikusgarritasuna emateko".
Aurrekontuak adosteko proposamen "errealistak eta bideragarriak" eskatu dituzte EAJk eta PSE-EEk, "eredu aldaketarik gabe"
Datorren astean hasiko dira hurrengo urterako Euskadiko aurrekontuak negoziatzen. EH Bilduk eta Sumarrek "koherentzia" eskatu diete Eusko Jaurlaritzako bazkideei, "ezin delako guztiekin aldi berean negoziatu", eta PPk "hobekuntzak" proposatu ditu, batez ere, Osasunean eta Segurtasunean.
Istiluak Lasarte-Orian Voxen presentziaren aurkako protesta batean
Ertzaintzak segurtasun hesia jarri du Voxen mahaiaren inguruan, eta bertan bildutako antifaxisten aurka oldartu da. Lasarte-Oriako PSE-EE, EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin Podemos alderdiek ere gaitzetsi dute Vox bertaratu izana.
Espainiako Gobernuak 2027ra arte lanean jarraituko duela ziurtatu du Sanchezek
Brasilen Nazio Batuen Erakundeak klimaren inguruan deitutako COP30 goi-bilera hasi aurretik agintariek izandako bileran parte hartu ostean emandako prentsaurrekoan, Pedro Sanchezek esan du Junts "oso serio" hartzen dutela, baina legegintzaldia amaitzearen aldeko apustua egin du, "ahaleginak merezi duelako"; izan ere, "Espainia azken 45 urteetako unerik onenetako bat igarotzen ari da". Sanchezen arabera, Gobernuak 2026rako aurrekontu-proiektua aurkeztuko du, baina, kontu berriak onartu zein onartu ez, "Espainiak aurrera egiten jarraituko du, eta Gobernuak bere bide-orriarekin jarraituko du 2027an legegintzaldi hau amaitu arte".