Sortu: 'Erkorekak maltzurkeriaz jokatzen du eta gezurretan ari da'
Hasiera Arraiz Sortuko presidenteak adierazi duenez, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak maltzurkeriaz jokatzen du eta gezurretan ari da. Arraizen esanetan, Erkorekak badaki presoek Langraizko kartzelara etortzea banan-banan eskatu dutela, eta eskaerak modu ilegalean ukatzen ari zaizkiela; baina EAJ hori guztia ezkutatzen ari dela gaineratu du.
Arraizek prentsaurreko agerraldia egin du Donostian Rufi Etxeberria ezker abertzaleko ordezkariarekin batera, eta Josu Erkorekak atzo, larunbata, egindako adierazpenak izan ditu hizpide. Erkorekak esan zuen ez dela lortu ETAko presoak gizartzeratzea eta ez direla betetzen ari espetxe-legedia onartzeko hartutako konpromisoak.
Ildo horretatik, "garaituak eta garaileak izatea helburu duen estrategia makabroa babestea" leporatu dio Arraizek Jaurlaritzari, "ETAko presoak umiltzeko, PPk nahi duen bezala".
Sortuko ordezkariaren esanetan, egin egiten ari dira banako eskaerak Langraizko espetxera (Araba) hurbiltzeko, eta betetzen dituzte legeak hori lortzeko eskatzen dituen baldintzak. Arraizen ustetan, Erkorekaren hitzok "EAJren eta Jaurlaritza beraren jarrera inboluzionistaren seinale dira".
Halaber, Arraizen arabera, Erkorekaren jarrera "onartezina eta oso larria" da, badakielako presoak banako eskaerak egiten ari direla. Hortaz, "maltzurkeriaz jokatzen ari da, eta gezurrak esaten", gaineratu du. EAJri bere jarrera bideratzeko eta "PPren gobernuari mendeku hartzeko politika kriminalak ezartzeari utz diezaion presio egiteko" eskatu dio. Horrez gain, ETAko presoei ezartzen zaizkien "salbuespen neurriak" bertan behera uzteko ere eskatu du.
Ezker abertzaleko kideak nabarmendu duenez, lekualdatzeko eskaria egin duten presoek betetzen dituzte legeak ezarritako baldintzak: banakako eskaera bideratzea eta presoaren etxetik gertu espetxe bat egotea. “Biak betetzen dira", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.