Loiolan atxilotutako gazteak Soto del Realeko espetxera bidali dituzte
Astelehenean Loiolan, Aske Gunean atxilotutako bost gazteak kartzelatzeko agindua eman du Auzitegi Nazionalak, epaiketaren lehen saiora azaldu ez zirelako. Segikoak izatea egotzita, 28 gazteren kontra Madrilen, Auzitegi Nazionalak duen egoitzan, egiten ari diren epaiketan hartu du erabakia, Fiskaltzak hala eskatuta.
Epaiketak aurrera jarraitu du gaur akusatu gehiagoren testigantzarekin. Auzipetuak elastiko laranjekin jantzita agertu dira gaurkoan ere.
Liskarren bat berriro gertatzen baldin bada epaiketa bertan behera utziko duela ohartarazi du epaimahaiko presidenteak.
Segiko kideak direnik ukatu dute akusatuek, eta euren aitorpenak torturapean lortu zituztela argudiatu dute. Abokatuen galderei erantzun diete, baina fiskalaren galderak erantzuteari uko egin diote.
Algortako (Bizkaia) ikastola batean irakaslea dela azaldu du Imanol Beristain Gutierrezek. 8-12 urteko haurrei eskola ematen diela erantsi du. Bilerak Segirenak ez zirela esan du, euskararen eta Euskal Herriarentzat hezkuntza eredu propioa lortzeko militantzian kokatu ditu. LAB sindikatuko kidea dela erantsi du.
Sestaoko (Bizkaia) jaien batzordeko konpartsa batean parte hartzen zuela ziurtatu du Ruben Villa Esnaolak. Era berean, mobilizazio politikoetan parte hartu duela onartu du, ideologia abertzalea duelako.
"Ez naiz erakunde terrorista bateko kidea izan. Nire herria askatzeko lan egin dut", adierazi du Xabat Moran Ruizek.
"Euskal Herriaren askatasuna lortzeko independentziaren aldeko asanbladetan" parte hartu duela esan du Ainara Ladron Urbietak.

Epaiketa Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EFE
'Loiolako bostak'
Xabier Arina Etxarte, Imanol Salinas Ijurco, Irati Tobar Eguzkitza, Jazint Ramirez eta Igarki Robles dira astelehenean Loiolan atxilotutakoak. Gauean Soto del Realeko espetxera eraman dituzte, eta bertatik egunero eramango dituzte Auzitegi Nazionaleko ahozko saioetara.
Xabier Arina aztertu du auzitegiko medikuak gaur, haren abokatuak eskatuta; izan ere, belarrietan kolpeak eta odola zituen.
Astelehen gauean atxilotu zituen Ertzaintzak, Loiolan antolatutako 'Aske Gunea'n. Astearte goizean eraman dituzte San Fernando de Henaresera, Madrilera, epaiketara.
Angela Murillo epaileak bostak bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuen atzo, eta ohartarazi zien lehenengo saioan ez bertaratzeagatik, aurrerantzean kartzelan egon beharko zutela prozesu judizialak irauten zuen bitartean, abendua arte gutxi gora-behera.
Fiskaltzaren eskaria
Juan Antonio Garcia Jabaloy fiskalak bere eskarian zehaztu duenez, 'delituaren larritasuna' hartu behar da kontuan; atzo epaiketara ez agertzea ez dagoela justifikatuta eta 'ihes egiteko' arriskua dagoela gaineratu du. Hori dela eta, behin-behinean espetxera bidaltzeko eskaria aurkeztu dio epaileari.
Akusatuen abokatuek adierazi dutenez, ez zegoen ihes egiteko arriskurik: bost gazteak atzo, goizean goizetik, toki jakin batean zeuden, aurkitzeko moduan, ezkutatu gabe. Epaiketa salatzeko antolatu zen protesta publiko batean zeudela nabarmendu dute.
Angela Murillok argi utzi du Auzitegiari berdin zaiola parte hartu zuten ekitaldia protesta izatea.
Akusatu bakoitzarentzako sei urteko espetxe-zigorra eskatu du fiskalak.
Atxiloketa
Ertzaintzak 30 bat dotazio bidali zituen astelehenean Loiolara, bost gazteak atxilotzera. 18:45 inguruan iritsi ziren. Ehunka gazte zeuden bertan, auzipetuei babesa emateko antolatutako Aske Gunean. Auzitegi Nazionalaren agindua irakurri zieten bertan zeudenei ertzainek, eta, ondoren, protestan parte hartzen ari ziren gazteak identifikatzen hasi ziren, banan-banan. Aurpegia estalita zuten gazteek, eta horrek identifikazio lana zaildu zuen. Tentsio une gogorrak bizi izan ziren. Aske Guneak salatu zuenez, Ertzaintzak ‘indarkeria’ erabili zuen gazteen kontra.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek iragarri du Carlos Cuerpo izango dela Maria Jesus Monteroren ordezkoa lehen presidenteorde gisa
Orain arte lehen presidenteordea eta Ogasun ministroa izan dena Gobernutik atera da Andaluziako Juntako presidentegai sozialista izateko.
Irango gerraren ondorioen aurkako neurrien dekretua onartu dute Kongresuan
Neurri ekonomikoek 5.000 milioi euro mobilizatzea aurreikusten dute. Voxek bakarrik bozkatu du kontra, eta PPk eta Podemosek abstentziora jo dute.
Ekialde Hurbileko gerraren aurrean "biziak salbatzea" bermatzeko osoko bilkura monografikoa egitea eskatu du EH Bilduk
EH Bilduk gaur erregistratu du eskaera Eusko Legebiltzarrean, eta bilkura monografikoa uda aurretik egitea eskatu du.
Frankismoaren biktimei kalte-ordainak emango dizkiete; Portugaleteko eta Bilboko kasuetakoei, besteak beste
Espainiako Gobernuak 15 erreparazio-eskaera onartu ditu, eta 1968tik 1978ra bitartean eraildako edo lesio larriak izandako berrogeita hamar bat kasu aztertzen ari da.
Irango gerraren ondorioak arintzeko dekretua aurrera aterako da Kongresuan, PPren erabakiaren zain
Espainiako Gobernuak inbestidurako bazkideen babesa bermatuta du, eta, hortaz, beherapen fiskalak, oinarrizko hornigaiak eteteko debekua eta sektore kaltetuenei laguntzeko neurri orokorrak aurrera aterako dira.
Zupiria: “Istilu horietan bidegabeko biktima bat egon zen”
Zabarte auziaren harira, Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak adierazi du auzitegiei dagokiela zer gertatu zen argitzea, eta familiak errekurritzeko eskubide osoa duela. Hala ere, argi du bidegabeko biktima bat egon zela istilu haietan.
Accionaren presidentearen aurka eginbideak abiatzea eskatu du Fiskaltzak, Nafarroako Ikerketa Batzordera joan ez zelako
Birritan deitu du Nafarroako Parlamentuak Jose Manuel Entrecanales enpresaria eta bietan huts egin du hitzordura. Fiskaltzaren arabera, desobedientzia delitutzat har daiteke.
Patxi Lopezek Feijori egotzi dio ETAren biktimen "erabilera zikina"egitea
PSOE eta PP alderdien arteko ika-mika gogorra izan da gaur Espainiako Diputatuen Kongresuan. Patxi Lopez sozialisten eledunak Behe Ganberan Alberto Nuñez Feijoo PPren buruari leporatu dio ETAren biktimen "erabilera zikina" egitea.
Laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko tramitea hasi du UPNk
Cristina Ibarrola UPNren presidenteak lege-proposamen bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan: Konstituzioa erreformatzea eta xedapena ezabatzea eskatu nahi die Gorte Nagusiei.
Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”
Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”.