Loiolan atxilotutako 5 gazteak kartzelatzeko eskatu du fiskalak
Atzo Loiolan, Aske Gunean atxilotutako bost gazteak kartzelatzeko eskatu du fiskalak, epaiketaren lehen saiora azaldu ez zirelako. Segikoak izatea egotzita, 28 gazteren kontra Madrilen, Auzitegi Nazionalak duen egoitzan, egiten ari diren epaiketan egin du eskaria, gaur, fiskalak.
Xabier Arina Etxarte, Imanol Salinas Ijurco, Irati Tobar Eguzkitza, Jazint Ramirez eta Igarki Robles dira atzo Loiolan atxilotutakoak. Bost gazteok epaiketara ez joatea erabaki zuten, protesta gisa. Auzitegi Nazionalak haiek atxilotzeko agindua eman zuen, eta atzo 20:00ak inguruan atxilotu zituen Ertzaintzak.
Juan Antonio Garcia Jabaloy fiskalak bere eskarian zehaztu duenez, 'delituaren larritasuna' hartu behar da kontuan; atzo epaiketara ez agertzea ez dagoela justifikatuta eta 'ihes egiteko' arriskua dagoela gaineratu du. Hori dela eta, behin-behinean espetxera bidaltzeko eskaria aurkeztu dio epaileari.
Akusatuen abokatuek adierazi dutenez, ez zegoen ihes egiteko arriskurik: bost gazteak atzo, goizean goizetik, toki jakin batean zeuden, aurkitzeko moduan, ezkutatu gabe. Epaiketa salatzeko antolatu zen protesta publiko batean zeudela nabarmendu dute.
Ertzaintzak 30 bat dotazio bidali zituen atzo Loiolara, bost gazteak atxilotzera. 18:45 inguruan iritsi ziren. Ehunka gazte zeuden bertan, auzipetuei babesa emateko antolatutako Aske Gunean. Auzitegi Nazionalaren agindua irakurri zieten bertan zeudenei ertzainek, eta, ondoren, protestan parte hartzen ari ziren gazteak identifikatzen hasi ziren, banan-banan. Aurpegia estalita zuten gazteek, eta horrek identifikazio lana zaildu zuen. Tentsio une gogorrak bizi izan ziren.
Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.
Javier Lasagabaster hil da, Lurralde Politika eta Herri Lan sailburua 1980 eta 1984 artean
Lasagabaster Carlos Garaikoetxea buru zuen Jaurlaritzako kide izan zen lehen legegintzaldian, 1980 eta 1984 artean.
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.