Hezkuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Gobernuak 22 eskola-liburu erretiratzeko agindu du

'Euskara eta literatura' ikasgaiari dagozkion liburuak dira, Lehen Hezkuntzakoak. Foru Gobernuak esan duenez, liburuok ez dute Nafarroaren errealitatea errespetatzen.
18:00 - 20:00
Nafarroak 22 eskola-liburu erretiratzeko agindu du

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak  'Euskara eta literatura' ikasgaiko 22 eskola-liburu erretiratzeko agindu du, Nafarroako errealitate instituzionalarekin bat ez datozela argudiatuta. Lehen Hezkuntzako liburuak dira denak, eta, Foru Gobernuaren iritzian, hezkuntzako currikuluma ere ez dute errespetatzen. Gainera, Foru Gobernuak ohartarazi du argitalpen horiek ez dituela eskola-liburuak finantzatzeko programaren baitan sartuko. Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza kontseilaria kazetarien aurrera agertu da, eta, azaldu duenez, gaur emandako aginduaren ildoak "duela gutxi onartutako foru-agindu batean jasotzen dira".

"Irregulartasunak dituzten liburuak Lehen Hezkuntzako 'Euskara eta literatura' ikasgaikoak dira, sei argitaletxekoak: lehen mailako liburu bat, bigarren mailako lau liburu, hirugarren mailako zortzi, bosgarren mailako sei eta seigarren mailako bi liburu. Guztietan Nafarroa ez dagokion lurralde-testuinguru batean kokatuta agertzen da edo Euskal Herriko bandera erabiltzen da, justifikaziorik gabe", Iribasen arabera.

Nafarroako Gobernuaren arabera, "behin arau-hausteak atzemanda, liburu horiek zein ikastetxetan erabiltzen ari diren egiaztatu beharko dute Hezkuntzako ikuskatzaileek. Horiek zuzentzeko edota materiala erretiratzeko eskatuko zaie eskola horiei".

Bestalde, ezker abertzalea hezkuntza-zentroak "manipulazio politikorako eta adoktrinamendurako" erabiltzen ari ote den ikertuko dutela jakinarazi du Iribasek.

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ezta inorekin ere ez"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X