Parot doktrina baliogabetu zutela, urtebete
2013ko urriaren 21ean Europako Giza Eskubideen Auzitegiak bertan behera utzi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak 2006an Henri Parot ETAko kideak jarritako helegite bati emandako epaia. Ezarrita zizkioten 26 espetxe-zigorrak bakarrean biltzea eskatzen zuen Henri Parotek. 1973ko Zigor Kodea oinarri hartuta, preso batek legez bete zezakeen espetxealdiak 30 urteko muga zuen. Muga horri espetxe onurak ezarrita, hainbat urtez murrizten zen espetxealdia. Gorenaren epaiaren arabera, baina, kartzela-onurak ezartzeko beste modu bat jarri zen abian. Presoek banan-banan bete behar zituzten zigorrak, murrizketak kontuan hartuta, eta bat betetzen amaitu eta gero hasi behar zuten hurrengoa betetzen, 30 urteko mugara heldu arte. Zigor batean egindako murrizketak, beraz, ez ziren kontuan hartzen hurrengoetan.
Horrela, espetxealdia asko luzatu zioten preso askori, tartean, Ines del Rio nafarrari. Hain zuzen, Del Riok eraman zuen gaia Estrasburgora. Parot doktrinaren aurkako helegitea jarri zuen Europako Giza Eskubideen Auzitegian, eta baita irabazi ere. Ondorioz, espetxetik atera zen, 26 urte preso eman ondoren. Ordutik, ETAko 63 preso atera dira kartzelatik, zigorrak beteta.
Europako Auzitegiaren epaia espero bazen ere, kolpe handia izan zen Estrasburgoren erabakia Parot doktrinaren defentsa egin zuen Mariano Rajoyren gobernuarentzat. ETAren biktimen elkarteek mobilizazioak hasi zituzten, eta Gobernuaren aurka ere egin zuten protesta.
Ezker abertzaleak eta Eusko Jaurlaritzak bakebidean aurrerapausotzat jo zuten Parot doktrina baliogabetzea. Espetxe-politika berrikusteko aukera ikusi zuten.
ETAko presoez gain, beste delitu mota batzuengatik espetxeratuta zeuden preso arruntak ere atera dira azken urtebetean kartzelatik Estrasburgoko Auzitegiaren ebazpen horren ondorioz.
Zure interesekoa izan daiteke
Podemos, IU eta Sumar koalizioan aurkeztuko dira Andaluziako hauteskundeetara
Alderdi progresistek Por Andalucía koalizioan aurkezteko akordioa lortu dute, Iniciativa del Pueblo Andaluz, Alternativa Republicana, Partido Verde eta Alianza Verde alderdiekin batera.
Milaka gazte independentista bildu dira Abadiñoko Gazte Topagunean
Gaurtik igandera bitartean, mahai inguruak eta kontzertuak izango dira ekitaldi nabarmenenak. Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramaileak esan du "Euskal Herrian ditugun erronken aurrean gazteok dugun paperaz gogoeta egiteko" balioko duela topaguneak eta ondo pasatzeko deia egin die parte-hartzaile guztiei.
Otegik dio estatus berriaren inguruan akordioa badago, jauzi kualitatiboa emateko izango dela
(Naiz-ek utzitako irudiak). Arnaldo Otegik dio ezin duela ziurtatu estatus berriaren inguruan akordioa egongo denik jeltzale, sozialista eta beraien artean, baina egotekotan urrats kualitatibo bat emateko izango dela. Halaber, EH Bilduk gero eta boto gehiago jasotzen dituen alderdia dela nabarmendu du, eta ziurtatu du denbora kontua dela agintera iristea.
'Aberria bizi' lelopean ospatuko du EAJk Aberri Eguna igandean, Bilbon, "garena aldarrikatzeko"
"Euskadi lurralde bat edo izen bat baino gehiago izatea" eskatu dute jeltzaleek, nazioarteko ordena kolokan dagoen testuinguruan, "aberri bizia garela eta egunero bizi dugula aldarrikatzeko".
Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko
Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.
Zergatik ospatzen da Aberri Eguna? Jatorria, non eta Irlandan… eta Sizilian
Lehen Aberri Egunaren atarian argitaratutako Jesus Zabala buruzagi jeltzalearen artikulu batek data hautatzeko arrazoiak jaso zituen. Mikel Aizpuru historialariak ospakizunaren jatorria aztertu du.
Manuel Hernaez Ruidiaz milizianoaren gorpuzkiak identifikatu dituzte Zornotzako hilerrian
Matutekoa (Errioxa) jaiotzez, Bilboko bizilaguna zen eta Izquierda Republicanako Zabalbide batailoian borrokatu zuen Gerra Zibilean. Haren 91 urteko alabak emandako DNA laginari esker lortu da identifikazioa.
Baxoa euskaraz egiteko aldarrikapena Asanblea Nazionalera eraman dute Seaskako ikasleek
Peio Dufau eta Paul Molac diputatuek gonbidatuta, entzunaldi batean parte hartu dute euskal ikasleek Bretainiakoekin batera.
Lemoako alkatearen aurkako pintadak gaitzetsi ditu Udalak, eta, mehatxuen aurrean, "elkarrizketaren eta bizikidetzaren alde" egin du
Udal taldeek "elkarbizitzarekin, errespetuarekin eta parte-hartze demokratikoarekin" duten konpromisoa berretsi dute, eta "Lemoaren izaera ireki eta pluralaren alde" egin dute, "herri gisa" batzen gaituzten "balio komunitarioak indartzeko".
Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"
Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara.