'Ustelkerian hondoratutako Espainiaren irudia saihestu behar dugu'
Mariano Rajoy presidenteak "ustelkerian hondoratutako" Espainia baten irudia saihesteko eskatu die Kongresuko taldeei, "ez baita egia".
"Denok egin ditugu akatsak, baina politikagintza jarduera noblea da oso".
PSOEko buruzagiari, Pedro Sanchezi, Andaluziako Enplegu Espedienteen auzian zergatik ez duen neurririk hartu galdetu dio Rajoyk.
Zenbait kargu izendatzeagatik barkamena eskatu du gaur ere Mariano Rajoyk, eta gainerako alderdiei 'zuk gehiago' estrategia ez erabiltzeko eskatu die.
Hala ere, azken egunotako ustelkeria kasuetan ere PSOEko zenbait kide inputatu dituztela gogoratu du Rajoyk.
"Nik behintzat barkamena eskatu nuen; zuk ez zenuen barkamenik eskatu ezta azalpenik eman. Ez al duzu azalpenik eman behar ala?", galdetu dio Sanchezi.
Hala ere, ustelkeriaren aurkako akordioak PSOErekin adosteko prest agertu da Rajoy: sozialistek aste honetan bertan iragarri dute ez dutela Alderdi Popularrarekin ustelkeriaren aurkako neurririk negoziatuko.
Amaitzeko, euren lana "zintzotasunez" egiten duten alkate, zinegotzi eta diputatuak gogoratu ditu Rajoyk.
Pedro Sánchez: 'Ustelkeriak Rajoy setiatu du'

Bestalde, ustelkeriak Mariano Rajoy "setiatu" egin duela azpimarratu du gaur Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak. Barkamena eskatzearekin batera, PPn izandako ustelkeria kasuen aurrean "zorrotz" jokatzeko eskatu dio sozialisten buruzagiak Rajoyri.
Europako Batzordean lortutako akordioen berri emateko osoko bilkura egiten ari dira gaur Madrilgo Kongresuan, baina aste honetako atxiloketak eta ustelkeria kasuak bihurtu dira eztabaidaren ardatz.
Sanchezen esanetan, PPren barruan dagoena "ez da sagar ustel bakar bat", eta, horregatik, ustelkeriaren aurrean "zorrotz" jokatzeko eskatu dio. "Ustelkeria pozoia da demokraziarentzat", adierazi du.
Azalpenak Kongresuan ematera eta ustelkeria kasuen aurrean "neurri zorrotzak" hartzera premiatu du Rajoy. "Ez Alderdi Popularraren onerako, demokraziaren onerako baizik", gaineratu du.
Cayo Lara: 'Jendea potroetaraino dago'
Cayo Larak, bestalde, Espainiako presidenteari "beste alde batera begiratzeari" uzteko eskatu dio. Dimisioa emateko, Gorteak desegiteko eta ustelkeriaren inguruan azalpenak emateko ere eskatu dio Izquierda Unidako bozeramaileak. "Jendea potroetaraino dago ustelkeria kasuen aurrean", gaineratu du.
Cayo Lara osoko bilkurako gai nagusitik urrundu da eta bere agerraldian ustelkeria izan du hizpide, horren iritziz, "gure herrialdean patioa oso zikina dagoelako". Hala, ustelkeriari buruzko azalpenak emateko osoko bilkura monografikoa egiteko eta bertan azalpenak emateko eskatu dio Mariano Rajoyri, "ustelkeriak izaera sistematikoa hartu duelako".
UPyDk bestalde, Espainiako Gobernuko presidente gisa Mariano Rajoyk duen erantzukizunari heltzeko eta "siglen gainetik Espainian pentsatzeko" eskatu dio. Halaber, oposizioak eskatu aurretik, ustelkeria kasuen aurrean aurpegia emateko eskatu dio Rajoyri, "demokraziaren ebola" dela argudiatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko tramitea hasi du UPNk
Cristina Ibarrola UPNren presidenteak lege-proposamen bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan: Konstituzioa erreformatzea eta xedapena ezabatzea eskatu nahi die Gorte Nagusiei.
Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”
Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”.
Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"
Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.
Sanchezek Aznarren aurka egin du Espainia Irakeko gerran sartzeagatik, eta Iranekin "akats bera ez egitea" eskatu du
Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi du Iran Irak baino askoz ere indartsuagoa dela militarki eta ekonomikoki, eta gerraren ondorioak larriagoak izango direla adierazi du.
GOIDIa ikertzen duen epaileak Mazon lekuko gisa deklaratzera deitu du
Horrez gainera, "borondatez" egun hartako telefono-deien zerrenda eta mezuak ikerketarako emateko eskatu dio. Biktimek espero dute presidente ohiak egia esateko "ohorea" izango duela oraingoan.
Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.
Autonomo txikiak BEZetik salbuestea da Juntsek jarri duen baldintza, krisiaren aurkako dekretua babesteko
Miriam Nogueras Juntsek Diputatuen Kongresuan duen bozeramaile aurreratu du krisiaren aurkako dekretuaren alde bozkatuko dutela, baldin eta PSOEk neurrien artean sartzen badu 80.000 euro baino gutxiago fakturatzen duten autonomoek BEZ zerga ez ordaintzea.
Eusko Jaurlaritzak adierazi du EHUk iragarritako protokoloa “labur" geratzen dela “mehatxu-jarrerei” aurre egiteko
Juan Ignacio Pérez Iglesias sailburuak jarrera horien ardura duten taldeak ez aipatzea aurpegiratu dio Errektoretzari, eta IAS aipatu du.
Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"
EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.
Pradalesek eta Sanchezek Irango gerra, Euskadi iparraldeko muga gisa hartzea eta medikuen greba aztertuko dituzte
Transferentziak eta Tubos Reunidosen zorraren berregituraketa izango dira landuko dituzten beste gai batzuk. Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak aldebiko batzordearen laugarren bilera egingo dute ostiralean Moncloan.