Punica operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Parlako eta Torrejon de Velascoko alkateak, espetxera bermepean

12 atxilotu galdekatu ditu Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak. Sei atxilotu aske utzi ditu magistratuak.
18:00 - 20:00
Guardia Zibil bat atzeman dute Granadosi operazioaren berri emateagatik

Gonzalo Cubas Navarro Torrejon de Velascoko (PP) alkatea eta Jose Maria Fraile (PP) Parlako alkatea 60.000 euroko fidantzapean espetxera bidali ditu gaur Eloy Velasco epaileak. Era berean, Antonio Borrego Parlako kabinetearen buruzagia 60.000 euroko bermepean kartzelara bidali du Auzitegi Nazionaleko magistratuak.

Auzitegi Nazionaleko epailea Punica operazioan inputatutakoak galdekatzen hasi da gaur; izan ere, epaileak atxilotuetako 17 galdekatzeko asmoa zuen asteazken honetan, baina azkenean 12k deklaratu dute soilik. 51 pertsona dira orotara; tartean, Francisco Granados Madrilgo Erkidegoko Gobernuko Presidentetza kontseilari ohia.

Horrela, 12 atxilotu galdekatu ditu Auzitegi Nazionaleko epaileak. Antonio Candido Ruiz, David Marjalizaren enpresatako administratzailea, 25.000 euroko bermepean espetxera bidali du magistratuak. Marjaliza Francisco Granados Madrileko kontseilari ohiaren bazkidea zen. Marjaliza eta Granados ostegun honetan galdekatuko ditu Velascok.

Bestalde, Agustin Juarez (PP) Collado Villalbako alkatea 40.000 euroko fidantzapean aske utzi du epaileak. Avelino Perez (Izquierda Unida) Parlako Udalaren Jasangarritasun zinegotziaren aholkularia 20.000 euroko bermepean aske utzi du magistratuak. Biei hamar eguneko epea eman die Velascok bermea ordaintzeko.

Gainerako sei atxilotuak aske utzi ditu epaileak, besteak beste, David Rodriguez Sanz (PP) Casarrubueloseko alkatea eta Jose Martinez Nicolas Madrileko Informatika eta Komunikazio Agentziako kontseilari delegatua.

Bost espetxera, deklaratu bitartean

Esan bezala, epaileak 17 atxilotu galdekatzeko asmoa zuen, baina 21:00ak aldera horietako bosten deklarazioa atzeratzea erabaki du eta Soto del Realeko (Madril) kartzelan sartzeko agindua eman du.

Didier Maurice Cofelyko zuzendari nagusia, Constantino Alvarez de la Cueva konpainiako merkataritza zuzendaria eta Marjalizaren beste hiru langile dira: Eduardo de la Peña, Jose Luis Huertas eta Antonio Serrano.

Beste 12 atxiloturekin batera deklaratuko dute ostegun honetan; 12 horiek ere kartzelara bidali ditu magistratuak deklaratu bitartean.

Guardia Zibil bat atxilotu dute 'txibatazoa'gatik

Bestalde, Guardia Zibilak guardia zibil bat atxilotu du Francisco Granados PPren buruzagi ohiari operazioaren berri emateagatik.

Ikerketako iturriek azaldu dutenez, atxilotutakoak ez zuen Punica operazioan parte hartu, baina parte hartzen ari zirenei zerbitzuren bat eman zien.

Horregatik, guardia zibil horrek bere lankideek egin behar zuten operazioaren berri eman ahal izan zion Granadosi.

Punica operazioa

Ustelkeria sareak 250 milioi euroko kontratuak esleitu ditu azken bi urteetan Madrilen, Valentzian eta Leonen, eta kargudun publikoak eurak aberastea zuen helburu. Inputatuak lau alderdi politikotakoak dira: PP, PSOE, IU eta UDMA.

Sarearen bi zutabe nagusiak Francisco Granados eta Cofely enpresa ziren, konpainia horrek lortu baitzituen kontratu irregular gehienak.

Atxilotutakoen eta inputatutakoen artean, 17 kargudun publiko eta 14 enpresaburu daude, eta delitu hauek egotzi dizkiete: dirua zuritzea, agiriak faltsutzea, delitu fiskalak, funtzionarioak erostea, influentzia-trafikoa, sekretuak argitaratzea, funtzionarioekin negoziazio debekatuak egitea, administrazioari iruzur egitea eta gaizkile taldeko kide izatea.

Granadosekin batera, Marcos Martinez Leongo Diputazioko presidentea eta Jose Antonio Alonso Conesa Cartagenako alkate ohia atxilotu dituzte, baita Madrilgo Erkidegoko alkate hauek ere: Jose Carlos Boza (Valdemoro), Jose Maria Fraile (Parla), Gonzalo Cubas (Torrejon de Velasco), Agustin Juarez (Collado Villalba) eta Antonio Sanchez Fernandez (Serranillos del Valle).

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X