Espetxe politika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibon Iparragirre hiesa duen ETAko presoa espetxez aldatu dute

Navalcarneroko erietxean zuten, eta orain Alcala Mecora eraman dute. Etxeratek aske uztea eskatu du.

Ibon Iparragirre oso larri dagoen ETAko presoa espetxez aldatu dute, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Navalcarneroko erietxean zuten, eta orain Alcala Mecora eraman dute.

Iparragirre "oso larri" dago, hiesa baitu, eta, horrenbestez, aske uzteko eskatu du Etxeratek.

"Ez da ulertzen Ibon Iparragirreren egoera ikusita beste espetxe batera aldatzea; aldaketa hauek kalte baino ez diote egiten bere egungo neurologiko eta psikologiko egoeran", salatu du Etxeratek. Izan ere, erabakiak "familiarengan eta jarraipena egiten dion  asistentzia psikologikoan ere eragina du".

Horren ildotik, Iparragirre aske uztea edo "espetxeratu aurretik zegoen espetxeratze arindua" ezartzeko deia egin du.

320 urteko baino gehiagoko espetxe zigorra du Iparragirrek, hainbat atentatu leporatuta.

Albiste gehiago politika

pedro sanchez congreso efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiak akordioa lortu du NATOrekin, Defentsan % 5 gastatzetik salbuesteko

Aliantzarekin lortutako akordioaren ostean egindako adierazpen instituzionalean, Sanchez presidenteak jakinarazi du Espainiak bere BPGaren % 2,1 bideratuko duela defentsarako gastura, "ez gehiago, ez gutxiago", eta horrek NATOrekin dituen konpromiso guztiak bermatzeko aukera emango diola.

Cristina Ibarrola presidenta de UPN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibarrolaren arabera, "Chiviteren irtenbide duin bakarra" dimisioa da

Cristina Ibarrola UPNko presidentearen esanetan, "susmopean eta gainbeheran dagoen gobernu baten gidaritzari" eusten dio Maria Chivitek. "Haren ibilbide politiko osoa altxatu, zuzendu eta kontrolatu dutenak erori dira: Cerdan eta Alzorriz. Berak eusten dio oraindik, baina badaki eroriko dela, ezingo duela saihestu", erantsi du. 

esteban aitor
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk "argitasuna" eta "azalpenak" eskatu dizkio PSOEri

EAJ Nafarroan duela 115 urte ezarri zela ospatzeko Iruñean egindako ekitaldian, Aitor Estebanek EBBko presidenteak azalpenak lehenbailehen eman ditzala esijitu dio Pedro Sanchez Espainiko Gobernuko presidente sozialistari. Jeltzaleek ez dutela egoeraz baliatuta etekinik atera nahi esan du Estebanek,  eta duintasun demokratikoa babestea dela euren helburua.        

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Anduezak esan du euskal sozialismoa "zintzotasunaren eredu" dela

Eusko Jaurlaritzaren lehen urtearen balantzea egiteko Barakaldon egindako ekitaldian euskal sozialisten idazkari nagusiak azpimarratu duenez, "ekintzekin" frogatu da PSE-EEren hauteskunde-programa "ez zela ideien zerrenda hutsa, euskal gizartearekiko benetako konpromisoa baizik".

Gehiago kargatu