Hauteskunde eguna dute Aragoin, PP-Vox lehia nola geratuko den ikuskizun
Hauteslekuak 09:00etan zabaldu dituzte, eta ez da aparteko gorabeherarik izan. 1,03 milioi pertsonak eman ahalko dute botoa. Inkesten arabera, PPk irabaziko ditu berriro hauteskundeak, baina aurrekoetan baino babes gutxiagorekin, eta, ondorioz, ultraeskuina beharko du gobernatzeko.
Correosko langile bat Zaragozako hautesleku batean posta bidezko botoak uzten. Argazkia: EFE
Extremadurari lekukoa hartuta, hauteskunde autonomikoak dituzte gaur Aragoin. Ikuskizun dago aurreko deialdiak utzitako botere banaketa bere horretan mantentzen den eta horrek "blokeoa" areagotzen duen. Izan ere, Jorge Azcon (PP) presidenteak bozak aurreratu zituen, Voxekin 2026ko aurrekontuak ezin adostuta.
Inkesten arabera, Alderdi Popularrak irabaziko ditu berriro hauteskundeak, baina gehiengo osorik gabe. Hala, eskuin-muturra beharko luke, beste behin ere, gobernatzeko. Auzia da zenbateraino baldintzatuko duen Voxek PPren jarduna.
CISek aurreikusitakoa betez gero, 25-29 eserleku lortuko ditu PPk (28 izan ditu aurreko legealdian). PSOEk bigarren lekuari eutsiko dio, babesak galduta: 17-23 diputatu (23 izan ditu). Voxek gora egingo du, 10-13 ordezkari lortzeraino (7 lortu zituen aurreko hauteskundeetan). Chunta Aragonesista (CHA) alderdiak ere ordezkaritza handituko du: 3-5 eserleku aurreikusi dizkiote (3 izan ditu). IU-Sumar Mugimendua izango da bosgarren indarra, 1-3 ordezkarirekin. Podemosi, aldiz, 0-1 ordezkari aurreikusi dizkio CISek. Teruel Existek babesa galduko du, 1-2 eserleku eskuratuta (3 izan ditu). Baliteke PAR (Partido Aragones) alderdia Aragoiko Parlamentutik kanpo geratzea.
Guztira, 1,03 milioi herritarrek dute botoa emateko eskubidea, eta 67 diputatu aukeratuko dituzte: 35 Zaragozan, 18 Huescan eta 14 Teruelen.
Jorge Azcon PPko hautagai eta jarduneko presidentea izan da botoa ematen lehena. Minutu batzuk geroago, gauza bera egin dute Pilar Alegria PSOEko hautagaiak eta Marta Abengocheak (IU-Sumar).
Mar Vaquero jarduneko Aragoiko presidenteordeak azaldu duenez, hauteslekuak "normaltasunez" zabaldu dituzte eta gorabeheraren bat izan bada ere, ez da oso aipagarria izan, eta mahaiak arazo barik osatu dira.
Lehen emaitzak 21:30ean kaleratuko dituzte. Abstentzioa izango da, berriro, hauteskunde hauetako gakoetako bat (% 33koa izan zen aurrekoetan). Hain justu, parte hartzeko deia egin dute hautagai guztiek, neguko eguraldiak eragina izango duelakoan.
Lokaztutako kanpaina
Aragoiko hauteskunde kanpaina gorabeheratsua izan da oso, eta ohikoak izan dira hautagaien arteko gaitzespen eta eraso pertsonalak. PP eta Vox elkarrekin lehian aritu dira boto kontserbadorea lortzeko borrokan. Feijook eta Azconek Zaragozan egin zuten kanpaina amaierako ekitaldian, eta leku berean, Alderdi Popularreko Belaunaldi Berriek gonbidatuta, Vito Quiles ultraeskuindarrak hitzaldia egin zuen. Bere ohiko estiloan, Oscar Puente Garraio ministroa iraindu zuen ("simio" deitu zion), eta, sare sozialen debekua tarteko, gazteek Sanchez "pinu batetik zintzilik" nahi dutela nabarmendu.
Aragoiko hauteskundeek Espainiako politikagintzan eragin zuzena dutela jakinda, PP, PSOE, Vox eta Podemoseko buruak (Feijoo, Sanchez, Abascal eta Belarra) hainbatetan izan dira euren hautagaiak (Jorge Azcon, Pilar Alegria, Alejando Nolasco eta María Goikoetxea hurrenez hurren) babesten.
Pilar Alegria sozialistak PPren "muturreko" jarrera salatu du, eta parte hartzeko deia egin die herritarrei, "bi eskuinei mesede ez egiteko". Inkestek aurreikusten dizkioten emaitzak hobetzea espero du Hezkuntza ministro izandakoak.
Ezkerrean, zatiketa lege. IU-Sumar eta Podemos nor baino nor gehiago ibili dira ezkerreko boto-emaileak limurtu nahian. Bereziki CHAk ditu inkestak alde, eta "Madrilen menpe" ibili beharrean, Aragoik "botere propioa izateko alternatiba bakarra" bera dela defendatu du. Ildo beretik mintzatu da Aragon-Teruel Existe koalizioa. "Estatuko alderdi handiek gurera etorri dira euren gaiei buruz hitz egitera, eta Aragoiko arazoak ez dituzte aipatu ere egin", salatu du.
Azkenik, PAR alderdia inkestei buelta ematen saiatuko da, gehienek ordezkaritza galduko duela baitiote.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.