Aragoin parte-hartzea % 56,29koa izan da 18:00etarako
2023ko bozetan izandako datuarekin alderatuta, % 1,56 hazi da. Guztira, 507.869 boto-emaile joan dira, beraz, hauteslekuetara.
Extremadurako hauteskundeei lekukoa hartuta, hauteskunde autonomikoak dituzte gaur Aragoin. Ikuskizun dago aurreko deialdiak utzitako botere banaketak bere horretan jarraitzen duen eta horrek "blokeoa" areagotzen duen; izan ere, Jorge Azcon (PP) presidenteak bozak aurreratu zituen ikusita ezin zituela Voxekin 2026ko aurrekontuak adostu.
18:00etarako, parte-hartzea % 56,29koa izan da, aurreko hauteskundeetan ordu horretarako izandakoa baino % 1,56 handiagoa.
09:00etan ireki dituzte hauteslekuak, "normaltasunez", Mar Vaquero Aragoiko jarduneko presidenteordearen arabera. Horren hitzetan, gorabeheraren bat izan da, baina ez da oso aipagarria izan, eta mahaiak arazo barik osatu dira.
Guztira, 1,03 milioi herritarrek dute botoa emateko eskubidea, eta 67 diputatu aukeratuko dituzte: 35 Zaragozan, 18 Huescan eta 14 Teruelen.
Jorge Azcon PPko hautagai eta jarduneko presidentea izan da botoa ematen lehena. Popularrak esan duenez, "sentsazio onak" zituela abiatu du gaurko eguna, "kanpaina ona" egin dutela iritzita. Kazetarien aurrean adierazi duenez, Aragoiko hauteskundeek "Espainia osoan izango dute oihartzuna". "Bozkatzen ari garen bakarrak gara Espainian, eta emaitzek oihartzuna izango dute, bestela izango ez luketena", azaldu du. Azkenik, herritarrei bozkatzera joateko deia egin die. "Hori da garrantzitsuena", erantsi du.
Minutu batzuk geroago, gauza bera egin du Pilar Alegria PSOEko hautagaiak. Sozialistak "parte hartzeko, mobilizatzeko eta erantzukizunez jokatzeko" deia egin die herritarrei, "gaur gure herriaren oraina eta etorkizuna erabakiko dugulako". Nabarmendu duenez, inkestak gorabehera, ez dago urduri; kontrara, "ilusioz betea" dagoela esan du "egindako lanaren ostean". "Orain aragoiarrei dagokie bozkatzea eta erabakitzea", gaineratu du.
Alejando Nolasco Voxeko hautagaiak ere parte hartzeko deia egin die herritarrei, baina beste norabide batean: "Aukera historikoa dugu PSOEk eragindako hondamendia eta bipartidismoaren iruzurra atzean uzteko".
Jorge Pueyo Chunta Aragonesista (CHA) alderdiaren hautagaiak ere parte hartzeko deia egin du, eta "Aragoiren alde egiteko, asko baitago jokoan". Pueyoren esanetan, gaurko hauteskunde eguna "oso ilusionagarria da, eta jendea erantzuten ari da".
Antzeko adierazpenak egin ditu Marta Abengoecheak (IU-Movimiento Sumar): "Ezinbestekoa da jende guztia bozkatzera joatea, galdu ezin dugun eskubidea da; demokrazian atzera egiten ari gara, eta etxean geratuta, eskubide hori kendu nahi digutenei eta zuri-beltzeko Espainia eta Aragoi nahi dutenei hauspoa ematen diezu".
Maria Goikoetxea Podemos-Alianza Verde koalizioko hautagaiak ere bozkatzeko deia egin die herritarrei. "Boto bakoitzak balio du eskuin muturra geldiarazteko. Eman dezagun botoa itxaropenez eta ziurtasunez; beste Aragoi bat da posible", adierazi du. "Zerbitzu publikoei eusten dien, etxebizitza lehentasuna den eta funts putreak eta multinazionalak baliabide naturaletatik urrun dauden" erkidego bat aldarrikatu du Goikoetxeak.
Tomas Guitarte Teruel Existeko zerrendaburuak ere bozkatzeko deia egin die "Teruelgo eta, orokorrean, Aragoiko herritarrei", hotzari eta euriari aurre eginez. "Botoa emateko eskubidea herritarrok dugun baliabide nagusietako bat da; erabili beharrekoa, beraz".
Azkenik, Alberto Izquierdo PAR alderdiaren hautagaiaren ustez, gaurko eguna "garrantzitsua da, bakoitzak bere iritzia emateko. Gaur erabakiko da Aragoiren etorkizuna".
Voxek, CHAk eta IU-Sumarrek bakarrik dituzte inkestak alde
Inkesten arabera, PPk irabaziko ditu berriro hauteskundeak, baina ez omen du gehiengo osoa lortuko. Hala, eskuin-muturra beharko luke, beste behin ere, gobernatzeko. Auzia da zenbateraino baldintzatuko duen Voxek PPren jarduna.
CISek aurreikusitakoa betez gero, 25-29 eserleku lortuko ditu PPk (28 izan ditu aurreko legealdian). PSOEk bigarren lekuari eutsiko dio, babesak galduta: 17-23 diputatu (23 izan ditu). Voxek gora egingo du, 10-13 ordezkari lortzeraino (7 lortu zituen aurreko hauteskundeetan). Chunta Aragonesista (CHA) alderdiak ere ordezkaritza handituko du: 3-5 eserleku aurreikusi dizkiote (3 izan ditu). IU-Sumar Mugimendua izango da bosgarren indarra, 1-3 ordezkarirekin. Podemosi, aldiz, 0-1 ordezkari aurreikusi dizkio CISek. Teruel Existek babesa galduko du, 1-2 eserleku eskuratuta (3 izan ditu). Bestalde, baliteke PAR (Partido Aragones) alderdia Aragoiko Parlamentutik kanpo geratzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.