Sailburuak alarmismoetan ez erortzeko eskatu du, eta iraungitako txertoak segurtasunerako mehatxu ez direla ziurtatu du
Alberto Martinez Osasun sailburuak iraungitako txertoen kontuan "alarmismo behartuetan" ez erortzeko eskatu die oposizioko alderdiei, eta osasunerako ez zela inongo arriskurik izan berretsi du.
Martinezek Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan erantzun die oposizioak gaiaren inguruan egindako galderei.
Sailburuaren esanetan, intzidentzia "bideratuta" dago, eta inoiz gertatu behar ez zuen zerbait izan dela onartu ondoren, esan du "xehetasun osoz" ari direla gertatutakoa aztertzen eta halakorik "berriro inoiz gerta ez dadin" ezarri beharreko neurri zuzentzaileak ezartzen.
"Osasunerako arriskurik ez"
Martinezek behin baino gehiagotan azpimarratu du iraungitako txertoak inokulatzeak ez zuela txertatutako pertsonen osasuna arriskuan jarri, ez helduena, ez haurtxoena. "Segurtasuna guztiz bermatuta egon da une oro", esan du.
Sailburuak nabarmendu duenez, Osasun Sailak iraungitako txertoak inokulatu zirela jakin zuenetik, familiei gertatutakoaren berri eman aurretik osasun-segurtasunerako arlo desberdinen artean "irizpide zehatz bat" lortzea izan zen lehentasuna.
Oskidetzaren kudeaketa "edozein osasun-intzidentziaren kudeaketan izan beharreko printzipioekiko koherentea" izan dela adierazi du, "zehaztasuna, segurtasuna, zuhurtzia, ardura, proaktibotasuna eta gardentasuna" ardatz nagusi direla.
Martinezek bere "harridura" agertu du, kontrol saioan gaiaz galdetu dionetako bat Rebeka Ubera (EH Bildu) izan delako, "informazioa zuzena eta lehen eskukoa" jaso zuen arren, Martinezek berak egin zion dei baten bidez, sailburuaren hitzetan.
Ubera, bere aldetik, kezkatuta agertu da balio ez zuten txerto batzuen ondorioz "haur batzuk babes gabe" egon zirelako, bai eta Osakidetzako profesionalak "seinalatuak" izaten ari direlako, kasu honetan "bigarren biktima" bilakatuta, bere ustez.
Uberaren esanetan, gorabehera honek agerian utzi du Osakidetzak beste kudeaketa-eredu bat behar duela, "marketin gutxiago" izango duena eta "egiturazko arazoak konpontzera bideratua".
Pradales: "Zehaztasunez"
PPk zerbitzu publikoen "gainbeheraz" egindako beste galdera baten harira, Imanol Pradales lehendakaria ere txertoez aritu da, eta Osasun Sailaren eta Osakidetzaren jokabidea babestu du, "zehaztasunez" jardun zirelako.
Pradalesek gertatutakoren larritasuna aitortu du berriro, eta, horren esanetan, horrexegatik eskatu zuten, bai berak, bai sailburuak, barkamena, gizarteari, oro har, eta familiei, bereziki.
Lehendakariak Javier De Andres Euskadiko PPko buruaren jarrera gaitzetsi du, "susmoak piztu" eta "alarmismoa eta mesfidantza sortzeagatik, inongo oinarririk gabe", eta osasun-hedabide espezializatu batek emandako titularra gogorarazi dio. Horren arabera, sailburuaren jardunbideak agerian uzten zuen "deontologia medikoa eta politika bateragarriak" direla. Horren harian esan dionez, PP "tematuta dago demagogia eta politika ere bateragarri direla frogatzen".
Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkidearen kritikei ere erantzun die Pradalesek. Ontzat jo du oposizioa Eusko Jaurlaritzarekin zorrotz izatea, baina eskatu dio Jaurlaritzarekin bezain zorrotza izan dadila Osasun Ministerioan bere alderdiak egiten duen kudeaketarekin.
Lehendakariaren hitzetan, "Osasun ministroa" medikuen greba hauspotzen ari da, "medikuen adostasunik gabeko estatutu-markoa" onartu duelako, eta gogorarazi du Jaurlaritzak zain jarraitzen duela, ea Osasun Ministerioak noiz erantzuten dien Jaurlaritzak mediku faltari aurre egiteko egindako zortzi proposamenei.
Voxeko Amaia Martinezek esan du txerto horiek "zaurgarritasun immunitarioa" eragin zietela dozenaka haurri, eta kasuak agerian uzten duela Osakidetzan "benetako anabasa" dagoela, "osasun politika oso txarra" duelako.
Zure interesekoa izan daiteke
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.