Garikoitz Aspiazu 'Txeroki' ETAko buruzagi ohia astelehenetik ostiralera aterako da espetxetik
2008an atxilotu zuten Frantzian, eta 400 urtetik gorako zigorra betetzen ari da hainbat atentaturengatik. 2024an, Frantziako Lannemezango espetxetik Martuteneko espetxera eraman zuten.
Garikoitz Aspiazu "Txeroki"ren artxiboko irudia
Garikoitz Aspiazu Txeroki ETAko buruzagi ohiak erdi-askatasuneko erregimena lortu du. Espetxe Araudiaren 100.2 artikulua aplikatuz, astelehenetik ostiralera, egunez espetxetik irten ahal izango da, eta lo egitera itzuli beharko du bertara.
Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Saileko iturriek EFE agentziari azaldu diotenez, Donostiako Martuteneko espetxeko Tratamendu Batzordeak artikulu hori kasu honetan aplikatzea proposatu du, baina ez dela hirugarren gradua zehaztu dute.
Aspiazu astelehenetik ostiralera aterako da kartzelatik lan egiteko edo boluntario lanak egiteko, eta lotarako itzuli beharko du. Asteburuetan ez da kartzelatik aterako.
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak txosten bat egin behar du orain, baina ez da loteslea. Azken erabakia Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak hartuko du.
2008an atxilotu zuten Frantzian, eta 400 urtetik gorako zigorra betetzen ari da hainbat atentaturengatik. 2024an, Frantziako Lannemezango espetxetik Martuteneko espetxera eraman zuten.
Coviteren salaketa
Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak (Covite) gaitzetsi egin du Garikoitz Aspiazu Txerokiri erdi-askatasuneko erregimena ematea. X sare sozialean zabaldutako mezu batean salatu duenez, Eusko Jaurlaritzak ETAko presoekin duen espetxe politikak "aurrera egiten jarraitzen du, presaka eta disimulurik gabe, EH Bilduk ezarritako norabidean eta kartzelak husteko helburuarekin".
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik