Independentistak Sarea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Independentziaren aldeko martxa deitu dute abenduaren 6an Durangon

Konstituzioaren eguna inposatutako festa dela iritzita, Euskal Herriaren askatasuna aldarrikatuko dute.

Independentistak sareak "independentziaren aldeko martxa berdea" eta egun osoko egitaraua antolatu ditu abenduaren 6an Durangon.

Antolatzaileen esanetan, abenduaren 6a "gure herriari inposatutako beste jaiegun espainiar bat da. Konstituzio arrotza ospatzera behartu nahi gaituzte, euskal nazioaren izaera eta etorkizuna libreki erabakitzeko Euskal Herriak duen eskubidea ukatzen duena".

Gauzak horrela, Independentistak sareak Espainiako Konstituzioa ospatu beharrean, Euskal Herriaren askatasuna aldarrikatuko du: "Gure etorkizuna askatasunean eraiki nahi dugula adierazik dugu. Independentzia aldarrikatuko dugu".

"Gero eta gehiago, gero eta ozenago, Independentzia!" lemapean, egun osorako egitaraua prestatu dute antolatzaileek.

Arratsaldean, 18:00etan Landako gunetik hasita "independentziaren aldeko martxa berdea" egingo dute.

Albiste gehiago politika

El secretario general de EH Bildu, Arnaldo Otegi, durante una rueda de prensa, en la sede del partido, a 29 de agosto de 2025, en San Sebastián, Guipúzcoa, País Vasco (España). EH Bildu reúne en San Sebastián a la Mesa Política de Hegoalde, coincidiendo con el inicio del curso político, en la que se analizan y trabajan los objetivos del curso, entre ellos, y de manera especial, la convocatoria de la Conferencia Política que tendrá lugar el 20 de septiembre en Tabakalera.



Unanue / Europa Press

29/8/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bildu Eusko Jaurlaritzarekin akordioak lortzeko prest dago, "politika publikoak aldatzeko" bada

Arnaldo Otegi koalizioko idazkari nagusiak nabarmendu du EH Bildu akordioak lortzeko borondatearekin joango dela lehendakariak iragarritako bilera-sortara, baina gauzak aldatzeko politika publikoak aldatu behar direla erantsi du. Balizko estatus politiko berriari dagokionez, Otegik adierazi du Espainiak Euskal Herria nazio gisa aitortzea izan behar dela abiapuntua. 

Gehiago kargatu