URTE POLITIKO BERRIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bildu Eusko Jaurlaritzarekin akordioak lortzeko prest dago, "politika publikoak aldatzeko" bada

Arnaldo Otegi koalizioko idazkari nagusiak nabarmendu du EH Bildu akordioak lortzeko borondatearekin joango dela lehendakariak iragarritako bilera-sortara, baina gauzak aldatzeko politika publikoak aldatu behar direla erantsi du. Balizko estatus politiko berriari dagokionez, Otegik adierazi du Espainiak Euskal Herria nazio gisa aitortzea izan behar dela abiapuntua. 

Arnaldo Otegi, gaur, prentsaurrekoan. Argazkia: Europa Press

EH Bilduk iragarri du akordioak lortzeko borondatearekin joango dela Imanol Pradales lehendakariak atzo iragarri eta datozen asteetan alderdi politikoekin egin asmo duen bilera-sortara. Eusko Jaurlaritzarekin akordioa posible dela uste du Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak, baldin eta "politika publikoak aldatzeko" bada. 

Urte politiko berriaren lehen bilera egin du ostiral honetan EH Bilduko Mahai Politikoak, eta, ondoren, kazetarien aurrean agerraldia egin du Otegik. 

Otegik esan du EH Bildu "aspaldidanik" ari dela "herri akordioak" edo "akordio nazionalak" bultzatzen. Ildo horretan, "gauzak aldatu nahi badira, politika publikoak aldatu behar dira", nabarmendu du. 

EH Bilduk jarrera "malgua" izango duela iragarri du Otegik, baina betiere gauzak aldatzeko politika publikoak aldatu behar direla aintzat hartuta. Politika publikoak aldatu behar dira, zer terminotan, zer mailatan hitz egingo dugu, baina ezin dira arazoak sortu dituzten politika publikoak mantendu; hor ez gara akordioetan egongo", gaineratu du. 

Arnaldo Otegi koalizioko idazkari nagusiak nabarmendu du EH Bildu akordioak lortzeko borondatearekin joango dela lehendakariak iragarritako bilera-sortara, baina, horren esanetan, "gauzak aldatzeko politika publikoak aldatu behar dira". Balizko estatus politiko berriari dagokionez, Otegik adierazi du Espainiak Euskal Herria nazio gisa aitortzea izan behar dela abiapuntua. 

Zure interesekoa izan daiteke

arnaldo otegi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bloke erreakzionarioa geldiaraztea izango da EH Bilduren "lehentasun nagusia" urte politiko berrian

EH Bilduk Iruñean abiatu du urte politikoa, Mahai Politikoak Baluarten egindako bilerarekin. Arnaldo Otegi kolizio independentistaren idazkari nagusiak azaldu du, besteak beste, hurrengo hilabeteetako erronkak identifikatzeko baliatu dutela hitzordua. "Hauteskundeak izango dira Espainiako eta Frantziako estatuetan. Euskal Herri osoa eduki dezakegu eskuin muturreko bi gobernu erreakzionarioen pean", esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X