Belarrak "15M aurreko" giroa sumatzen du eta adierazi du "bide horri jarraitu" behar zaiola
Ione Belarra Podemosen idazkari nagusiak baztertu egin du bere alderdiak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen aurkako zentsura-mozioa babestea.
Ione Belarra, artxiboko irudia. EFE
Ione Belarra Podemosen arduradun nagusiak asteazken honetan esan duenez, "15M aurreko" giroa sumatzen du gizartean, 2011n sortu zen herritarren haserreari erreferentzia eginez, eta "une honetan bide horri jarraitu" behar zaiola nabarmendu du.
Telecincon egindako elkarrizketa batean egin ditu adierazpen horiek, EFEk jaso duenez. Tarte horretan ere azaldu du alderdiak ez duela Pedro Sanchezen aurkako zentsura-moziorik babesteko asmorik.
"PSOEren ustelkeria guk lehenengo minututik gogor salatu dugu, eta ezin da konpondu PP Gobernuan jarrita, Europako alderdirik ustelena baita", esan du Belarrak.
Halaber, ohartarazi du gizarteak akatsa egin duela Alderdi Sozialista eskubideak lortzeko bidea izango zela pentsatuta, eta azpimarratu du etxebizitzan, osasungintzan edo hezkuntzan hobekuntzak lortzeko bidea "ezkerra berriro altxatzea" dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik