PSNk, EH Bilduk eta Geroa Baik ondorioztatu dute ez zela ustelkeriarik egon Nafarroako lan publikoen esleipenetan
UPNren iritziz, aldiz, Foru Parlamentuan abian jarritako ikerketa batzordeak are ageriagoan utzi du ustelkeria zantzuak badaudela. Talde guztiek gaur aurkeztu dituzte ondorioak.
Ikerketa batzordearen saioetako baten irudia. Argazkia: EFE
Cerdan auziaren karietara Nafarroako Parlamentuan abian jarritako ikerketa batzordean parte hartu duten taldeek ondorioak aurkeztu dituzte gaur. Bederatzi lan publikoren esleipenetan ustelkeriarik egon den argitzea izan da batzordearen egitekoa, eta horretarako, dozenaka agerraldi hartu ditu azken bederatzi hilabetetan.
PSNk, EH Bilduk eta Geroa Baik lau ondorio nagusi adostu eta aurkeztu dituzte. Talde horien arabera, ez dago baieztatzerik Nafarroako Gobernuko arduradunek legez kanpo jardun zutenik lanak esleitzerakoan. Halaber, ez dago zantzurik Foru Gobernuarekin zerikusia duten enpresek ustel jardun zutela esateko, eta ez dago probarik legez kanpoko jarduerekin lotuta. Kontratazio mahaiko kideen erabakietan modu batera edo bestera esku-hartze politikoa egon denik ere ez dela probatu jaso dute hiru taldeok ondorioetan.
Prentsaren aurrean agertu dira alderdi guztietako ordezkariak, banan-banan, euren jarrera zein izan den azaltzera:
PSN
Javier Lecumberri PSNren kidearen hitzetan, argi geratu da ez dela ustelkeriarik egon Nafarroako Gobernuaren azken urteotako jardunean. Halere, onartu du hobetzeko gauzak egon badaudela kontratazio publikoaren prozeduretan zein araudietan.
Adostutako ondorioekin "pozik" agertu da buruzagi sozialista.
EH Bildu
Bide beretik, EH Bilduk ere nabarmendu du batzordean ezin izan dela baieztatu Nafarroako Gobernuko arduradun politikoek eta funtzionarioek legez kanpoko praktikarik egin zutenik kontratazio publikoetan.
Nolanahi ere, Adolfo Araiz koalizio subiranistak batzordean duen eledunak ziurtatu du aztertu diren txostenek "zenbait arau-hauste" eta "jarrera eztabaidagarri" azalarazi dituztela.
Zurekin Nafarroa
Bere aldetik, Zurekin Nafarroa gobernu bazkideak ez du bat egin aurreko taldeek adostutako ondorioekin, eta bereak aurkeztu ditu. Ezkerreko koalizioaren arabera, "probatu egin da egiturazko" hartu-eman "ilun eta ez-gardena" egon dela botere politikoaren eta ekonomikoaren artean. "Sistema demokratikorako osasungarria ez den harremana", esan dute. Hain zuzen, ondorio horrekin ez dira bat etorri beste taldeak.
Zentzu horretan, Miguel Garrido Zurekin Nafarroako ordezkariak defendatu du batzordean agerian geratu dela "irregulartasunak eta praktika okerrak" egon direla zenbait kontrataziotan, bereziki, Belateko tunelekin lotutakoetan. Jardunbide horiek ez direla ustelkeriarekin nahastu behar ere esan du.
UPN
Aldiz, Cristina Ibarrola UPNren presidenteak bere ondorioetan nabarmendu du ustelkeria kasuak egon direla probatu ez bada ere, ezin daitekeela aukera hori guztiz baztertu, zantzuak egon badaudelako. Belateko tunelen lanen esleipena aipatu du, Maria Chivite Nafarroako presidentearen dimisioa eskatzeko.
Ibarrolaren ustez, ikerketa abian jarri zenean baino "are sendoagoak" dira orain ustelkeria "zantzuak".
Gaur ondorioak aurkeztuta, datorren astean aztertu eta bozkatuko ditu ikerketa batzordeak.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.