Gogor jo du Estebanek oposizioko taldeen kontra eta, horien aurrean, EAJren proiektua eta egiteko modua babestu du
Zarauzko Malekoian egin du EAJk, eguraldia lagun, ikasturte politikoaren hasierako ekitaldia. Bertan izan dira, Imanol Pradales lehendakaria buru, EAJko EBBko eta alderdikideak, bai eta ekitaldia bertatik bertara jarraitu nahi izan duten dozenaka herritar ere.
Aitor Estebanek aurrenekoz eman dio hasiera ikasturte politikoaren aurkezpen ekitaldi bati, 12 urtez Andoni Ortuzarrek egin izan duena, eta datozen hilabeteetako norabidea argi markatu nahi izan du EBBko presidenteak.
Erronken artean jarri ditu, esaterako, TALGO bezalako proiektuak, etxebizitzaren krisia konpontzea, autogobernua betetzea eta errespetatzea, euskarari eaurrerabidea ematea, Nafarroarekiko harremanak sendotzea eta Iparraldean abertzaleen presentzia areagotzea.
Ardatz nagusiak aipatu ondotik, oposizioko alderdi nagusientzat izan ditu iruzkin eta kritikak; batzuk, ohikoak, beste batzuk ez hain entzunak. Esate baterako PSOEri zuzendu dizkionak. Izan ere Sanchezen alderdiari leporatu dio "botereari itsatita" egotea, aurrekontu-proiektua izan ala ez.
Ohartarazpena ere igorrio dio, suteen haritik sortu den eskumenen eztabaidaren harira. Gogorarazi du Margarita Robles ministroak PPren erkidegoei leporatu diela euren eskumenak ez betetzea. Estebanen ustez, argudio hori ezin da erabili eskumenak zentralizatzeko: "Kontuz aitzakia horrekin EAEri edo Nafarroari dagozkion eskumenak zentralizatzearekin. Gure herriaren eskumenak dira eta ez dugu fitsik ere egingo atzera".
PPri egindako kritikak ez dira berriak eta gaurkoan ere epelkeriarik gabe jardun du Estebanek haien kontra. Ekitaldia probestu du asteon PPren idazkari nagusi Miguel Telladok jeltzaleen aurka egindako iruzkinei erantzuteko. Telladok adierazi zuen EAJk "faltsuki" jarduten zuela, eskuineko herritarren botoak bereganatzen zituelako, gero ezkerreko gobernu "erradikalak" babesteko.
Horri erantzunez, Estebanek esan du PP "zingira" bat dela. "Lokatza, basatza eta lupetza besterik ez. Irain eta gezurrez beteriko zingira. Guztiz lokaztuta daude boterera iristeko gaitasunik gabe, gero eta etsai gehiago bilatuz. Iparroratzik gabeko alderdia dira" bere hitzetan. "Euskadik ez du hitz lodirik behar, proiektu finak baizik", gaineratu du.
EH Bilduri buruz ere izan du iruzkinik. "Boterera iristeko gosez" dagoen alderdia izatea eta "programa baino gehiago, irudia bilatzen duena" izatea leporatu dio. Espainian eta Euskal Herrian desberdin jokatzea ere egotzi dio, eta Espainiako Gobernua kosta ahala kosta iraunarazi nahi izatea, "hura amaitzen bada euren protagonismoa ere amaitzen delako".
EH Bildurena "kontakizaunaren epika" dela azpimarratu eta, eta EAJrena, aldiz "proiektuaren etika". "Hor dago aldea" bere uztez, "batzuek ekitaldi sinbolikoak egiten ditutzen bitartean, guk Euskadi altxatzen dugu proiektu errealak abian jarriz".
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Ceutarekin lotutako lau elkarretaratze lekuz aldatu ditu, istiluak saihesteko
Eskuineko zenbait alderdik eta elkartek deitu dituzte mobilizazioak, eta horien aurka, ezkerreko taldeek ere mobilizazioak antolatu dituzte. Toki berean deitu dituzte protesta guztiak, eta horiek leku berean egiteak istiluak eragin ditzakeela eta, batzuk tokiz aldarazi dituzte.
Gernikako alkateak liburutegi berria defendatu du eta okupa gazteek gaztetxea mugitzeko alternatiba "erreala" eskatu dute
Jose Maria Gorroñok uste du "onartezina" dela okupazio batek "Gernika osorako proiektu publiko baten garapena eragotzi edo atzeratu ahal izatea". Okupa gazteek, berriz, ez dute Astrara joan nahi, uste dutelako gune hori jada “gainezka” dagoela.
Insausti Donostialdeko udalekin bilduko da ostegunean, etxerik gabeko pertsonen egoera aztertzeko
Hain justu, Pasaia, Oiartzun, Errenteria, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalak deitu ditu Donostiako alkateak arazoari elkarrekin erantzuteko, etxerik gabeko pertsonen gaia "ez delako soilik hiri bakar baten auzia".
Beatriz Artolazabalek Estefania Beltran de Heredia ordezkatuko du EAJren talde parlamentarioan senatari eta bozeramaile gisa
2020az geroztik Senatuan EAJ bozeramailea da Beltran de Heredia. Izendapen horren ondorioz, Artolazabal ez da berriro Gasteizko alkategai izango 2027ko udal-hauteskundeetan.
EH Bilduk Iker Casanova proposatu du Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagai izateko
EH Bilduren Bizkaiko Mahai Politikoaren ustez, barakaldarra da hautagai egokiena ezkerreko subiranismoaren proiektua ordezkatzeko.
Zupiriaren ustez, ez dago kutsu politikorik gazteen eta Ertzaintzaren artean Aste Nagusian izandako istiluetan
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gizon gazteekin, alkoholaren eta beste substantzia batzuen kontsumoarekin eta gaueko aisialdiko "desinhibizioarekin" lotu ditu istiluak. Ceutari buruz galdetuta, deitoragarri iritzi dio Marokori "dagokion erantzukizuna bere gain hartzeko" ez eskatzeari.
Zupiriak "larritzat" jo ditu Poliziaren aurkako "gizalegearen kontrako jokabideak"
EH Bilduk erasoak arbuiatu ditu, eta "unean uneko gertakariak" direla esan du. PPk Gogorregi txosnaren "lotura politikoaz" galdetu dio Segurtasun sailburuari.
Bloke erreakzionarioa geldiaraztea izango da EH Bilduren "lehentasun nagusia" urte politiko berrian
EH Bilduk Iruñean abiatu du urte politikoa, Mahai Politikoak Baluarten egindako bilerarekin. Arnaldo Otegi kolizio independentistaren idazkari nagusiak azaldu du, besteak beste, hurrengo hilabeteetako erronkak identifikatzeko baliatu dutela hitzordua. "Hauteskundeak izango dira Espainiako eta Frantziako estatuetan. Euskal Herri osoa eduki dezakegu eskuin muturreko bi gobernu erreakzionarioen pean", esan du.
Gazteen eta Haurren Gaietarako Espainiako ministroak "ezinbestekotzat" jo du Ceutako adingabeak penintsulan hartzea
Sira Rego ministroaren iritziz, "beharrezkoa da adingabe migratzaileak hartzea", sortutako krisi egoera "arintzeko" eta "adingabeen zaintza eskubidea bermatzeko".
Sanchezek baztertu egin du Ceutako migrazio krisiaren atzean Maroko egotea
SER katean egindako elkarrizketa batean, Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu du inteligentzia zerbitzuek ez dutela uste Maroko Ceutako krisian inplikatuta daogenik. Halaber, berretsi du Marokorekiko harremanak oso ona izaten jarraitzen duela.