Arantza Arruti militante abertzale eta feminista hil da, 79 urte zituela
ETAko lehen emakume liberatuetako bat izan zen, baita atxilotu zuten aurrenekoa ere. Politikagintzan aritutakoa da, eta hainbat talde feminista sortzeko prozesuetan parte hartu zuen.
Arantza Arruti Odriozola militante abertzale eta feminista zendu da gaur, 79 urte zituela. Zarauztarrak 19 urterekin ekin zion borroka armatuari, frankismoaren aurka. ETAko lehen emakume liberatuetako bat izan zen, Ione Dorronsororekin batera, baita atxilotu zuten aurrenekoa ere.
1968an, Iruñean atxilotu zuten, eta Burgosko Prozesuan epaitu zuten geroago; auzipetuetako 16 euskal ekintzaileetatik zigorrik jaso ez zuen bakarra izan zen Arruti, absoluzioa jaso baitzuen. 1974an atera zen espetxetik. Urte batzuk geroago ere kartzelatu zuten, baina libre utzi zuten handik gutxira. Aurretik ere hartu zuten atxilo, Tolosan, baina Martuteneko espetxean hainbat hilabetez preso egon ondoren, aske gelditu zen. Atxiloaldietan torturak jasan zituela salatu zuen.
Aske geratu ostean, politika eta feminismoa bultzatzen jarraitu zuen, ezker abertzalearen barruan, eta 80ko hamarkadan, hainbat talde feminista sortzeko prozesuan parte hartu zuen, Aizan eta KAS Emakumeak sortzeko prozesuan, besteak beste.
1998an, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkeztu zen, Euskal Herritarrok taldearen zerrendan. 2015ean, berriz, EH Bilduko hautagaia izan zen Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan.
Gerora, frantses eta ingeles irakaslea izan zen, eta Osakidetzan eman zituen hainbat urte lanean, haurtzain eta erizain-laguntzaile, erretiroa hartu zuen arte.
Horren heriotzak askotariko erreakzioak eragin ditu Euskal Herrian, eta, besteak beste, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak gogoan izan du uda osteko Mahai Politikoaren ondorengo agerraldian: “Arantza Arruti emakume militantea, abertzalea, feminista eta independentista izan da, bere garaian tribunal frankista baten aurrean Eusko Gudariak abestu zuen horietakoa, Burgosko Prozesuan”.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Pradales lehendakariari elkarrizketa TV3en, '12 minutos' saioa Nadia Calviñorekin eta 74. Zinemaldiaren kartelaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradales, balizko hauteskunde aurrerapenaren inguruan: "Vox agertzen denean, alarma guztiak pizten dira"
Kataluniako Generalitateko eta Galiziako Xuntako presidenteekin batera, mahainguru batean hartu du parte gaur lehendakariak, Bartzelonan. Ohartarazi du Voxek autonomien estatua desagerrarazi nahi duela,
Arrigorriagako Udalak zinegotzi baten aurkako eraso transfoboa salatu du
EH Bilduk ere salatu du erasoa, eta elkartasuna adierazi dio biktimari. Joan den larunbatean izan zen eraso transfoboa.
EAJk erantzukizun politikoak eskatu dizkio Errenteriako alkateari eta Xenpelar auzia Arartekoaren eta Fiskaltzaren esku utzi du
Alderdi jeltzaleak adingabeak babesteko legezko betebehar guztiak bete ziren argitzea eskatu du.
Pradales, balizko hauteskunde aurrerapenaren inguruan: "Vox agertzen denean, alarma guztiak pizten dira"
Imanol Pradales lehendakariak Cercle d'Economia foroak antolatu duen jardunaldi batean hartu du parte, Salvador Illa eta Alfonso Rueda Kataluniako eta Galiziako presidenteekin, hurrenez hurren, batera. Erkidegoen finantzazio ereduez ez ezik, Espainiako egoera politikoaz eta balizko hauteskunde aurrerapenaz ere hitz egin dute. Zuhurtzia eskatu du Gasteizko gobernuburuak, baina aldaketa politikoaren aukerarekin ez dela tematu behar nabarmendu du.
Feijook dio ez dabilela Moncloara iristeko "bidezidor" bila: "Ez nator mesedeak eskatzera, ezta ezer oparitzera ere"
"Egoera den bezain delikatua izanik, ezin gara hausnarketa arinekin jardun", adierazi du Feijook. Jasotako "aholku guztiak" eskertu ostean, "arduraz eta bere uste sendoen arabera" jokatzen jarraituko duela esan du.
Uxue Barkos, Belateko tunelen auziko batzordeaz: "Nafarroan lan serioa eta zorrotza egin da; Senatuko batzordeak ispilu ona zuen hor bere buruari begiratzeko"
Geroa Bairen senatariak Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordeak Koldo auziaren eta Belateko tunelen inguruan egindako lana goraipatu du, eta, era berean, Senatuko batzorde paraleloak egindakoa deitoratu, PPk titularrak behar zituen heinean kolpeka" funtzionatu baitu, haren ustez.
David Sanchez epaitzen ari den auzitegiak leporatzen zizkioten delituetako bat baztertu du, preskribatuta dagoelako
Bestalde, astelehen honetan, kontserbatorioetako hiru zuzendarik lekukotza eman dute, eta azaldu dutenez, Espainiako Gobernuko presidentearen anaiak "zuzen bete zituen bere eginkizunak", eta kontratazioko ustezko tratua "zurrumurruak eta korridoreetako elkarrizketak" zirela esan dute.
Villarejoren esanetan, Rajoy Barcenasen gaineko operazio "ofizial" batez baliatu zen
Komisario ohiaren arabera, Gobernuko presidente ohia bere kalterako izan zitekeen informazioa bilatzen ari zen.
Feijook zentsura mozio instrumental baten alde egiteko eskatu die EAJri eta Juntsi, “erakundeak garbitu eta hauteskundeak deitzeko”
Voxik gabeko Gobernua proposatu du buruzagi popularrak, "erakundeak garbitzeko" eta hautetsontzietara deitzeko. "Hauteskundeak deitzeko ez dugu behar Vox Gobernuan egotea", adierazi du.