ERASOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pintaketak egin dituzte Voxen Gasteizko egoitzan

Alderdi ultraeskuindarraren izena estaltzeko pegatinak jarri dituzte, kartelari txistu egin diote, "Afíliate" mezua zirriborratu dute eta "Gora ETA" idatzi dute egoitzaren atarian.

Voxen Gasteizko egoitza. Argazkia: Vox

Voxek Gasteizen duen egoitza bandalizatu dute gaur goizaldean, horren atarian alderdiaren izena estaltzeko pegatinak jarri dituzte, kartelari txistu egin diote, "Afíliate" mezua zirriborratu dute eta "Gora ETA" bat idatzi dute.

Eskuin muturreko alderdiak jakitera eman duenez, Jonathan Romero Voxen Arabako presidente eta Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea izan da gertatutakoaren berri izan duen lehena, eta gaur bertan jarriko du salaketa Ertzaintzaren aurrean. 

"Gure alderdiaren aurkako indarkeriaz inguratuta bizi gara, indarkeriaz informazio-mahaiak antolatzen ditugunean, politika kalean egin nahi dugunean, eta hau bereziki larria da, beren burua demokratikotzat duten eta Voxen apartheida praktikatzen duten alderdiek protagonizatuta. Arabako Batzar Nagusiek eta Eusko Legebiltzarrak ez dute inoiz jasan ditugun eraso bakar bat ere gaitzetsi", adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

arnaldo otegi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bloke erreakzionarioa geldiaraztea izango da EH Bilduren "lehentasun nagusia" urte politiko berrian

EH Bilduk Iruñean abiatu du urte politikoa, Mahai Politikoak Baluarten egindako bilerarekin. Arnaldo Otegi kolizio independentistaren idazkari nagusiak azaldu du, besteak beste, hurrengo hilabeteetako erronkak identifikatzeko baliatu dutela hitzordua. "Hauteskundeak izango dira Espainiako eta Frantziako estatuetan. Euskal Herri osoa eduki dezakegu eskuin muturreko bi gobernu erreakzionarioen pean", esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X