Kataluniako prozesua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Masek, ERCri: 'Aurrekontuak eta hauteskundeak lotzea ulertezina da'

Kataluniako presidenteak ERCrekin dituen ezadostasunak agerian utzi ditu gaur, Kataluniako Parlamentuko kontrol saioan.
Artur Mas
Artur Mas

Bere bide orriari eutsi egingo dio Artur Masek, eta, horrenbestez, independentziaren aldeko alderdien zerrenda bateratu bat nahitaezkoa izango da hauteskundeak aurreratzeko. Kataluniako presidenteak ERCrekin dituen ezadostasunak agerian utzi ditu gaur.

“Ulertezina eta inkoherentea litzateke, hiru aste igaro direnean, sinesten dudan horretan aldaketak egitea”, adierazi du gaur Parlamentuko kontrol saioan, Miquel Iceta PSCren idazkariaren galdera bati erantzunez.

ERCrekin hitz egiteko “prest” dagoela esan du, baita gainerako alderdi politikoekin ere. Hauteskundeak 2015eko lehen seihilekora aurreratzea posible dela esan du, betiere erreferenduma egiteko xedearekin. Junquerasi gogoratu dio ez dituela hauteskundeak aurreratuko “egun dauzkagun gehiengoak aldatzeko aurreratu nahi badira”.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X