Makroepaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Batasunaren buruzagitzaren kontrako epaiketa atzeratu dute

Epaiketan aritu behar ziren hiru abokatu atxilotu dituzte Madrilen eta, beraz, 19 auzipetu abokatu gabe geratu dira.
18:00 - 20:00
Epaiketa bertan behera, defentsako 3 abokatu atxilotu ondoren

Batasunaren, Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunistaren (EHAK) eta Eusko Abertzale Ekintzaren (EAE-ANV) zuzendaritzaren kontra gaur Madrilen, Auzitegi Nazionalean, hasi behar zen epaiketa atzeratu dute, saioan aritu behar ziren hiru abokatu atxilotu dituztela eta, iturri juridikoek jakinarazi dutenez. Berme nahikorik ez dagoela argudiatuta, epaiketa etetea eskatu dute gainerako abokatuek. Hala, atxikitako abokatuekin zer gertatzen den jakin arte, ez dute saiorik egingo.

Izan ere, hiru abokatuak Madrilgo hotel batean zeuden atxilotu dituztenean.  Eukene Jauregi, Haizea Ziluaga eta Amaia Izko Espainiako hiriburura joanda ziren, Auzitegi Nazionaleko San Fernando de Henaresen egoitzan 10:00etan hasi behar zen epaiketan izateko. Sumarioan, hiru alderdietako 35 buruzagi inputatuta daude; Pernando Barrena eta Juan Jose Petrikorena, ezker abertzaleko buruzagi historikoak, tartean.

Concepcion Espejel epailea buru zuen epaimahaiak ahozko epaiketaren hasiera atzeratzea erabaki du, 19 auzipeturen abokatuekin zer gertatzen den jakin arte. Defentsa barik geratu diren lagunek ez dute euren abokatuei muzin egin nahi izan, eta beste abokatuek (tartean Iñigo Irun eta Jone Goirizelaia) ez dute euren defentsa euren gain hartu nahi izan. Hala, Eloy Velasco epaileak erabakitzen duenaren arabera, Auzitegi Nazionaleko Bigarren Sekzioak epaiketari berriz ekiteko data ezarri beharko du.

Madrilen ez ezik, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat herritan ere egin dituzte atxiloketak. Denera, 16 lagun hartu dituzte atxilo, gehienak abokatuak. Dirua zuritzea eta Ogasun Publikoaren kontrako delitua ere leporatzen diete atxilotutakoei, terrorismoaren kontrako iturriek jakitera eman dutenez.

Bilboko epaiketa bat, bertan behera

Kepa Manzisidorrek defentsako abokatu lana egin behar zuen epaiketa bat bertan behera utzi dute Bilbon. Durangon, 2008an, Herri Batasuneko 30 urteurreneko ekitaldiak galarazterakoan gertatu ziren istiluengatik bederatzi pertsona auzipetu zituzten, eta haien kontrako epaiketak gaur goizean hasi behar zuen. Manzisidoren atxiloketarengatik, ordea, bertan behera utzi dute saioa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X