Donostiak Ordoñez gogoratuko du, hil zutenetik 20 urte bete direnean

Ostiral honetan bete dira 20 urte dira ETAk Gregorio Ordoñez Donostiako zinegotzi eta PPren alkategaia hil zuela. 1995eko urtarrilaren 23an, udal hauteskundeetarako zerrendaburu izendatu eta egun batzuetara, tirokatu egin zuten, taberna batean.
Une horretan, inkestak alde zituen Ordoñezek. Are gehiago, urtebete lehenago, Europako hauteskundeetan, PPren zerrenda bozkatuena izan zen Donostian.
Ordoñez La Cepa tabernan zegoen hil zuten unean. Harekin batera, Maria San Gil eta Enrique Villar zeuden.
37 urte zituen Gregorio Ordoñezek, eta urte eta erdiko seme bat zuen.
Hilketak hunkitu egin zuen Donostiako gizartea, eta gaitzespen eta arbuio ugari ekarri zituen, tartean Begoña Garmendia HBko zinegotziarena.
PPko kideak errefusatu egin zuen bizkartzainak izatea, hainbat mehatxu eta bi atentatu saiakera pairatu bazituen ere.
ETAk neba hil eta gero, Consuelo Ordoñez biktimen aldeko plataformetan eta elkarteetan lanean hasi zen. Adibidez, Aski Da plataformaren sorreran parte hartu zuen, eta egun Coviteko presidente da. 2012an, Gregorioren hiltzaileetako batekin batzartu zen Langraizeko espetxean. Valentin Lasarterekin, hain zuzen ere. Lasartek barkamena eskatu zion.
Urtero bezala, Gregorio Ordoñez Fundazioak PPko alkategaia zena omenduko du larunbat honetan, Polloeko hilerrian. Egun berean, AVTk PPren eta Espainiako Gobernuaren "traizioak" salatzeko manifestazio bat egingo du Madrilen. Izan ere, ETAri ordainak eman izana leporatzen die.
Iaz, hilketaren 19. urteurrenean, Consuelo Ordoñezek PPren aurka egin zuen, eta Mariano Rajoyren Gobernuari biktimei ez entzutea egotzi zion. Alfonso Alonso, Arantza Quiroga, Borja Semper eta Leopoldo Barreda PPko buruzagiak aurrean zeudela esan zituen hitzok.
Egun horretan bertan, PPk terrorismoaren biktimen aldeko omenaldi bat antolatu zuen, eta alderdiak betoa jarri ziola salatu zuen Gregorio Ordoñezen arrebak.
Albiste gehiago politika
Antxon Alonso enpresariak ukatu egin du Cerdan Servinabarren bazkide zela
Epailearen aurrean egindako deklarazioan, Alonsok aitortu du PSOEko antolakuntza idazkari ohiak Servinabarren bazkide izateko dokumentua sinatu egin zuela, baina bazkidetza ez zela inoiz gauzatu. Horrekin batera, onartu du Abalos ministro ohiaren fundazioari 4.500 euro eman zizkiola.

Sanchezek ustelkeriaren aurkako neurri sorta “handia” eramango du Kongresura, “konfiantza berreskuratzeko” asmoz
Horixe jakinarazi du Felix Bolaños Espainiako Presidentzia, Justizia eta Gorteekiko Harremanen ministroak, “milioika espainiar atsekabetuta, triste eta desengainatuta” sentitzea ulertzen duela azaldu aurretik.
Asensio “ziur” dago Cerdanen auziak ez duela PSE-EEko inor zipriztinduko
Miguel Angel Morales Antolakuntza idazkariaren izena UCOren txostenetan omen dagoela dioten informazioen aurrean, “urte hauetan Moralesek herriari egin dion zerbitzua” defendatu du Jose Ignacio Asensiok Euskadi Irratiko “Faktoria” saioan egindako elkarrizketan, eta ziur agertu da, "PSE-EEko inori buruz ez baita ezer aterako”.
Antxon Alonsok, Servinabar enpresan Cerdanen ustezko bazkideak, astelehen honetan deklaratuko du Auzitegi Gorenean
PSOEko Antolakuntza idazkari ohiaren eta EAJko eta EH Bilduko kargudunen artean bitartekari lanak egin zituen pertsona ere bada.
Otegi: "Ohore bat da, Euskal Herritik ez zarete pasatuko"
EH Bilduko idazkari nagusiak argi utzi du "ohorea" dela Alderdi Popularrak koalizioaren aurka "babes-hesia" ezartzea.
Gobernura iristen bada, Feijook ez dio osasun-hesirik jarriko ez Voxi, ez PSOEri, EH Bilduri baino ez
Alderdi Popularraren XXI. Kongresu Nazionalaren amaieran egindako hitzaldian, Sanchezen aurkako hitzak izan ditu nagusi, eta "zentraltasuna alde batera utzi" eta Sanchezek alderdia, herrialdea eta gutxiengoak "mendean hartu nahi" dituela leporatu dio, bai eta Espainia nazio anitza dela "ahaztu" izana ere.
Feijoo: "Gure herrialdea berreraikitzea da nire konpromisoa"
PPren burua berriro hautatu dute alderdiko presidente botoen % 99,24ko babesarekin. Hain zuzen ere, Feijooren lidergoa indartzea eta gobernu-alternatiba gisa agertzea helburu dituen XXI. Kongresu Nazionala egiten ari dira popularrak asteburu honetan.
Yolanda Diaz: "Pedro Sanchezek ez du herrialdea demokratikoki berreraikitzeko neurririk proposatu"
Espainiako Gobernuko Lan ministroak Pedro Sanchezek PSOEren Batzorde Federalean egindako agerraldia kritikatu du, eta, ohartarazi duenez, "aldaketarik ezean", asteazkenean Kongresuko osoko bilkuran egingo duen agerraldian "Alderdi Sozialistaren izenean hitz egingo du Sanchezek, ez Gobernuaren izenean".
Sanchezek hamahiru neurri proposatu ditu alderdi barruko ustelkeria kasuei aurre egiteko
Rebeca Torro valentziarra, orain arte Industriako Estatu idazkari zena, izango da Cerdanen ordezkoa. Ezagunak ziren polemikez gain, orain beste bat gehitu zaie, Salazarrek uko egin baitio bere karguari sexu-jazarpen salaketengatik.