Gobernura iristen bada, Feijook ez dio osasun-hesirik jarriko ez Voxi, ez PSOEri, EH Bilduri baino ez
Alderdi Popularraren XXI. Kongresu Nazionalaren amaieran egindako hitzaldian, Sanchezen aurkako hitzak izan ditu nagusi, eta "zentraltasuna alde batera utzi" eta Sanchezek alderdia, herrialdea eta gutxiengoak "mendean hartu nahi" dituela leporatu dio, bai eta Espainia nazio anitza dela "ahaztu" izana ere.
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak "normaltasuna" berreskuratuko duen eta egungo Gobernuaren "amesgaiztoa" geldituko duen "guztion Gobernua" lortzeko konpromisoa hartu du. Hori esanda, herritarrei ohartarazi dienez, datozen hauteskundeetan Pedro Sanchezen edo haren artean aukeratu beharko da.
"Zein gobernu egongo da hurrengo hauteskunde orokorren ondoren? Bi aukera baino ez daude: Sanchez edo ni. Nik bakarkako gobernu bat nahi dut. Orain arte egon den koalizio gobernu bakarrak ez du funtzionatu, eta ez dizkiot nire herrialdeari Ministroen Kontseiluan ikusten ditugun ikuskizun berberak eman nahi", aldarrikatu du.
Horrela mintzatu da Feijoo PPk Madrilen egin duen ezohiko XXI. Kongresuaren amaieran. "Batasunaren" eta "etorkizunaren" biltzar gisa definitu du botoen % 99,24rekin berriz ere presidente izendatu duen biltzarra. "Espainiak konponbidea duela erakutsiko dugu", aldarrikatu du IFEMAn. Bere ustez, "gaur hasten da dena" eta "ekitaldi hau garai berri baten abiapuntua da".
PPren 3.200 konpromisario baino gehiagoren aurrean, Feijook PPren bakarkako Gobernu baten alde egin du, Gorteetako talde parlamentario guztiekin aliantzak egingo dituena, betorik jarri gabe, ez Voxi "ezkerrak eskatzen duenaren kontra", ezta PSOEri ere Santiago Abascalen alderdiak hala "eskatzen" badu ere.
PPko buruak argitu duenez EH Bilduri bakarrik ezarriko dio "osasun-hesia", ETAren biktimei barkamena eskatzen ez dien bitartean eta erakunde armatuaren krimen guztiak argitzen laguntzen duen bitartean.
Inbestiduran botoak falta bazaizkie zer gertatuko den galdetuta, Feijook bermatu du berak ez diola independentismoari nahi ez duena eta eman ezin duena eman. "Gauzak argi, legetik eta Konstituziotik kanpo ezertxo ere ez", ohartarazi du, amaitzeko: "Ez dut onartuko inork nire herrialdeari halako desafioak egitea".
Alberto Nuñez Feijook hitz gogorrak izan ditu Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen aurka, espainiarren elkarbizitza nahita hausten saiatzea leporatu dio. Aldi berean, Moncloara iritsiz gero gobernu garbia eta "guztiona" zuzentzeko konpromisoa hartu du. "Amaitu da espiniarren arteko horma", esan du.
Alderdi Popularraren XXI. Kongresu Nazionalaren amaieran egindako hitzaldian, Sanchezen aurkako hitzak izan ditu nagusi, eta "zentraltasuna alde batera utzi" eta alderdia, herrialdea eta gutxiengoak "mendean hartu nahi" dituela leporatu dio, bai eta Espainia nazio anitza dela "ahaztu" izana ere.
Konstituzioa "bihurritzea", legezkotasunaren printzipioa bere probetxurako "bortxatzea", Estatua, mugak, kutxa komuna, kanpo-ekintza eta migrazio-politika "zatitzea" eta erakundeak kolonizatzea leporatu dio, bere botere pertsonala hedatzeko.
Baina guztiaren gainetik, Feijook herritarren arteko desberdintasuna sustatzea leporatu dio Sanchezi, 2025eko Espainia "2018koa baino desorekatuagoa delako", horren esanetan.
Azkenik, alderdi barruan eta kanpoan hura "sostengatzen" jarraitzen dutenak salatu ditu, guztiak sozialisten idazkari nagusia bezain arduratsuak direlako.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak uste du posible dela 500 neska Penintsulara eramatea "aste gutxiren buruan"
Gazteria eta Haurtzaro arloak adierazi du astebete daramala gai honetan lanean Ceutako agintariekin, eta proposamen zehatz bat idatziko duela.
Irunen hegoaldeko erronda, saihesbidea eta AP-8 autobidean 3. erreia egiteko beharra defendatu du Labordak
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan Cristina Laborda Irungo alkateak esan duenez, urteak behar dira errepideak egiteko, eta erabaki batzuk duela 20 urte hartu behar izan zirela kritikatu du.
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.
Irunek mugako trafikoaren aurrean duen "bakardadea" salatu du alkateak, eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia seinalatu du
Cristina Laborda Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, eta Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak, berriz, Ertzaintzaren kudeaketa defendatu du, eta Frantziako agintariak jo ditu mugan trafikoa arintzearen arduradun gisa.
Ceutan bakarrik dauden adingabeak euren familiekin bueltatzearen beharra azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak
Horretarako aukera guztiak agortzeko eskatu dio Lakuak Espainiako Gobernuari, horiek autonomia erkidegoetan banatu aurretik.
Nafarroak adingabeen banaketa "beteko" du, baina beste erkidegoen "elkartasunik eza" ordaindu gabe
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaileak adierazi duenez, Nafarroak "araudia beteko du" eta inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileen banaketari eta harrerari men egingo die, baina ez du ordainduko "beste autonomia-erkidego batzuen elkartasunik eza".
Ceutako 500 neska migratzaile penintsulara eramateko lanean ari da Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua lanean ari da bakarrik dauden 500 bat neska migratzaile penintsulara eramateko, uztailaren amaierako sarrera masiboaren ondoren Ceutan daudenak. Gazteria eta Haurtzaro Ministerioa aztertzen ari da adingabeak babesteko erakundeek baliabide egokituetan har ditzaten, haien tutoretza autonomia-erkidegoei transferitu beharrik gabe.
Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko
Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.
Ceutako adingabe migratzaileak beren familiekin bueltatzearen alde eta, ezin den kasuetan, hartzearen alde egin du Jaurlaritzak
Txema Ezkerra Haur, Nerabe eta Familia zuzendariaren ustez, "onartezina" da Voxek arlo hori kudeatzen duen erkidegoetan legea ez betetzea, eta Estatuari esku-hartzeko eskatu dio.