HERRI AKUSAZIOAREN SALAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutxanbanken soldataz gain, langabezia kobratu omen zuen Cabiecesek

Auzian herri akusazio diren sindikatu eta elkarteen arabera, urtebetez kobratu zuen saria, Iberdrolak eta bankuak ordaintzen zioten bitartean.
18:00 - 20:00
Kutxanbanken soldataz gain, langabezia kobratu omen zuen Cabiecesek

Kutxabankek eta Iberdrolak soldata ordaintzen zioten bitartean, langabezia saria ere kobratu zuen Mikel Cabieces Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari ohiak, izen bereko auzian herri akusazio gisa agertutako sindikatu eta elkarteen arabera.

Mikel Cabiecesek, ostera, ukatu egin du Kutxabankek eta Iberdrolak soldata ordaintzen zioten bitartean, langabezia saria ere jaso zuela. Azaldu duenez, hilabete eta erdiz langabezia saria jaso zuen; gero, abokatu lanetan aritzeko autonomo gisa alta eman zuen eta gizarte segurantzako kotizazioen hileroko ordainketa eman zioten.

LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek eta EKA eta Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformak ohar batean jakinarazi dutenez, urtebetez poltsikoratu omen zuen langabezia saria Cabiecesek, banketxeak eta Iberdrolak 110.000 euro ordaindu zizkioten bitartean.

Informazio hori Kutxabanken ustez egindako ordainketa irregularrak ikertzen ari den Bilboko Instrukzioko 4. zenbakiko Epaitegiaren esku dago, horien hitzetan.

Herri akusazioaren esanetan, 2012ko martxotik 2013ko hilabete berera, Iberdrolak eta Kutxabankek "emandako soldataz gain" (65.450 eta 49.956 euro, hurrenez hurren, sindikatuen hitzetan), "14.004,39 euroko langabezia saria" jaso zuen Cabiecesek urtebetean.

Horien hitzetan, "zenbait alderdi politiko laguntza sozialak kriminalizatzen ari diren honetan, ate birakarien politika bultzatu dutenek ez dute inolako arazorik  hainbat iruzur onartzeko, diru publikoa norberaren mesederako erabiliz, Cabiecesen kasuan PPk, PSE-EEk eta EAJk egin duten moduan".

Azkenik, Cabiecesek langabezia saria jaso izana "delitu penala" dela esan dute, ez zegokion dirua jasotzeagatik. Salatzaileen arabera, "abokatua eta Gobernuaren ordezkaria izaki", Cabiecesek bazekien egiten ari zena "ez zela legezkoa".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X