Auzitegi Gorena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Defentsak herriko tabernengatik zigortutakoen absoluzioa eskatu du

Auzitegi Nazionalak 34 auzipetuetako 20 zigortu zituen, herriko tabernen bitartez ETA finantzatzea leporatuta, eta zigor horien kontrako helegiteak aztertzeko saioa egin dute gaur.
Auzitegi Gorenak gaur egin duen saioa.
Auzitegi Gorenak gaur egin duen saioa. Argazkia: Efe

Auzitegi Nazionalak herriko tabernen auziaren baitan zigortu zituen 20 pertsonen ebazpena bertan behera uzteko eskatu dio gaur defentsak Auzitegi Gorenari, helegiteak aurkezteko saioan. Joseba Permach eta Rufi Etxeberria Batasuneko buru ohiak eta beste 18 pertsona zigortu zituen Auzitegi Nazionalak, herriko tabernen bitartez ETA finantzatzea egotzita.

Auzitegi Gorenak helegiteak aztertzeko saioa egin du gaur, eta fiskala eta Terrorismoaren Biktimen Elkartea eta Dignidad y Justicia akusazioak kontra agertu dira.

Defentsa abokatuek zigortuen absoluzioa eskatu dute, eta ehundik gora kultur elkarteren abokatuek herriko tabernak bahitzeko agindua bertan behera uzteko eskatu dute.

Auzitegi Nazionalak frogatutzat jo zuen Askapen Nazionalerako Euskal Mugimenduari finantza zerbitzua eskaintzen ziola, eta hori ETAk kontrolatzen zuela. Era berean, KAS/Ekin, Jarrai/Haika, Herri Batasuna eta Amnistiaren Aldeko Mugimendua bezalako taldeentzat azpiegitura logistikoa zela ere ebatzi zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X