Bidegi auziaren bigarren kereila aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak
AP-1 autobidea egiteko lanetan ustez izan ziren irregulartasunak (Bidegi auzia bezala ezagutzen dena) salatzen dituen bigarren kereila aurkeztu du gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak Azpeitiko epaitegietan eta "ikerketa azken bururaino eramatea" eskatu du.
Foru gobernuak ohar batean zehaztu duenez, Eskoriatza eta Arlaban artean dagoen zatiaren lanetan gertatutakoari dagokio bigarren kereila hau. EH Bilduren gobernuaren esanetan,17,1 milioi euro bidegabe eralgitu zituen Bidegi Gipuzkoako foru elkarteak eta horretarako dokumentuak faltsutu ei zituen.
Kereilan Bidegiko eta Arlaban aldi baterako enpresa arduradunei eta Euroestudios konpainiako zuzendaritzari hainbat delitu egotzi dizkie, hala nola, ondare publikoen bidegabeko eragiltzea, iruzurra eta legearen aurkako ordainketak egitea, dokumentuak faltsutzea eta agiriak zaintzeko desleialtasuna erakustea.
Horrez gain, Markel Olano orduko Gipuzkoako ahaldun nagusia, Eneko Goia diputatua, Luis Mari Apraiz eta Felix Urkola lekuko gisa deklaratzera deitzea eskatu dio epaileari.
Jarduneko foru gobernuaren esanetan, atzemandakoak delitu zantzuak "oso larriak dira" eta ikerketa "azken bururaino eramatea" eskatu du. Garitanok buru duen aldundiaren arabera, Bidegik "egin ez zituzten lanengatik, 17,1 milioi gehiago ordaindu zien eraikuntza enpresei". Bidegabeko eragiltzeari dagokionez, "30 milioi eurokoa" izan daitekeela uste du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Deia, EAJri
EAJ ere hizpide hartu du Aldundiak bere oharrean. Hala, "kezkatuta" agertu da EAJko ordezkariek "salaketa faltsuak" egitea leporatu dietelako. Nabarmendu dutenez, jeltzaleek "ez diete aditu judizial independente eta profesionalek egindako txosten zehatzei kasurik egin; are, gutxietsi egin dituzte. Baina gauza bat argi dago: kereilak oinarri sendoa du, hala ez balitz, epaileak ez lukeelako tramitera onartuko".
Hori horrela, foru gobernua osatuko duten ordezkari politikoei "ikerketarekin jarraitzeko eta epaitegien lana errazteko" deia egin die.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Pradales-Sanchez bilera, Korrika Gasteizen eta 2026ko EITB Maratoiaren kausa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradales Sanchezekin bilduko da gaur Irango gerra, Euskadi iparraldeko muga gisa hartzea eta medikuen greba aztertzeko
Transferentziak eta Tubos Reunidosen zorraren berregituraketa izango dira landuko dituzten beste gai batzuk. Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak aldebiko batzordearen laugarren bilera egingo dute gaur, ostiralean, Moncloan.
Sanchezek iragarri du Carlos Cuerpo izango dela Maria Jesus Monteroren ordezkoa lehen presidenteorde gisa
Orain arte lehen presidenteordea eta Ogasun ministroa izan dena Gobernutik atera da Andaluziako Juntako presidentegai sozialista izateko.
Irango gerraren ondorioen aurkako neurrien dekretua onartu dute Kongresuan
Neurri ekonomikoek 5.000 milioi euro mobilizatzea aurreikusten dute. Voxek bakarrik bozkatu du kontra, eta PPk eta Podemosek abstentziora jo dute.
Ekialde Hurbileko gerraren aurrean "biziak salbatzea" bermatzeko osoko bilkura monografikoa egitea eskatu du EH Bilduk
EH Bilduk gaur erregistratu du eskaera Eusko Legebiltzarrean, eta bilkura monografikoa uda aurretik egitea eskatu du.
Frankismoaren biktimei kalte-ordainak emango dizkiete; Portugaleteko eta Bilboko kasuetakoei, besteak beste
Espainiako Gobernuak 15 erreparazio-eskaera onartu ditu, eta 1968tik 1978ra bitartean eraildako edo lesio larriak izandako berrogeita hamar bat kasu aztertzen ari da.
Irango gerraren ondorioak arintzeko dekretua aurrera aterako da Kongresuan, PPren erabakiaren zain
Espainiako Gobernuak inbestidurako bazkideen babesa bermatuta du, eta, hortaz, beherapen fiskalak, oinarrizko hornigaiak eteteko debekua eta sektore kaltetuenei laguntzeko neurri orokorrak aurrera aterako dira.
Zupiria: “Istilu horietan bidegabeko biktima bat egon zen”
Zabarte auziaren harira, Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak adierazi du auzitegiei dagokiela zer gertatu zen argitzea, eta familiak errekurritzeko eskubide osoa duela. Hala ere, argi du bidegabeko biktima bat egon zela istilu haietan.
Accionaren presidentearen aurka eginbideak abiatzea eskatu du Fiskaltzak, Nafarroako Ikerketa Batzordera joan ez zelako
Birritan deitu du Nafarroako Parlamentuak Jose Manuel Entrecanales enpresaria eta bietan huts egin du hitzordura. Fiskaltzaren arabera, desobedientzia delitutzat har daiteke.
Patxi Lopezek Feijori egotzi dio ETAren biktimen "erabilera zikina"egitea
PSOE eta PP alderdien arteko ika-mika gogorra izan da gaur Espainiako Diputatuen Kongresuan. Patxi Lopez sozialisten eledunak Behe Ganberan Alberto Nuñez Feijoo PPren buruari leporatu dio ETAren biktimen "erabilera zikina" egitea.