EUSKO LEGEBILTZARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Toña: 'Legea geure egingo dugu, egiteko zaila izango den arren'

Eusko Jaularitzaren arabera, Etxebizitza Legeak 'juridikoki', hainbat puntutan, 'segurtasun eza' sor lezake.
Angel Toña, Enplegu eta Gizarte Politika sailburua.
Angel Toña, Enplegu eta Gizarte Politika sailburua.

Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politika sailburuak esan du Eusko Jaurlaritzak bere egingo duela gaur Eusko Legebiltzarrean onartu den Etxebizitza Legea, 'juridikoki' hainbat puntutan 'segurtasun eza' sor lezakeen arren. Era berean, lege berriak urtean 60 eta 80 milioi euro arteko inbertsioa eskatzen duela gaineratu du.

Eusko Legebiltzarrak Etxebizitza Legea onartu du gaur. Lege horrek hainbat berritasun dakartza, besteak beste, Administrazioak behin-behinean bankuei etxebizitzen jabetza kentzeko aukera izatea, etxebizitza hutsei kanona ezartzea eta herritarrei etxebizitza izateko eskubide subjektiboa aitortzea.

Auzitegi Konstituzionalak Kaleratzeen kontrako Andaluziako Legearen antzerako alderdiak bertan behera utzi ondoren onartu du Legebiltzarrak Etxebizitza Legea.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justizia sailburuak lege horren inguruko kezka azaldu zuen duela aste batzuk, haren hitzetan, "mundu mailako dei efektua" eragin zezakeela argudiatuta. "Munduko edozein aldetatik etorritako edonork izango luke eskubidea Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egoteagatik", gaineratu zuen.

Gaur Toña Enplegu eta Gizarte Politika sailburuak Erkorekaren hitzak zehaztu ditu eta adierazi du, Gobernuak Eusko Legebiltzarrari eta herriari zor dion leialtasuna aintzat hartuta, Eusko Jaurlaritzak Etxebizitza Legea garatzeko eta aplikatzeko konpromisoa hartzen duela. Dena den, aitortu du zeregin "konplexua" izango dela.

"Gobernu gisa, gure egiten dugu Eusko Legebiltzarrak onartu duen legea", esan die Toñak Eusko Legebiltzarreko pasilloetan bildutako kazetariei.

Bestalde, jakinarazi du legea aplikatzeko Aurrekontuetan "doikuntzak" egin beharko direla; haren esanetan, Enplegu eta Gizarte Politika sailaren egungo baliabideak ez baitira nahikoak lege berriak dakartzan erronkei aurre egiteko. Gaineratu duenez, urtero, 60 eta 80 milioi euro artean bideratu beharko da horretara.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X