Etxebizitza Legearen gako nagusiak
Eusko Legebiltzarrak Etxebizitza Lege berria onartu du gaur, etxebizitza izatea bermatzeko. Hauek dira Etxebizitza Lege berriaren gako nagusiak:
- EAEko herritar guztiek izango dute etxebizitza izateko eskubide subjektiboa. Etxebizitza bat lortzeko baliabiderik ez dutenek Administrazioari eskatu ahal izango diote legez.
- Bankuei aldi baterako etxeen jabetza kentzea aurreikusten du legeak. Hustu nahi duten etxebizitzaren jabetza hartu ahal izango du administrazioak, maizterrek han bizitzen segitu ahal izateko. Bankuei eta haien mendeko erakundeei kenduko lizkiekete etxebizitzak aldi baterako;
- Eskubidea egikaritzeko, gutxieneko soldatara iristen ez direnei ezingo zaie alokairuagatik errentaren % 15 baino gehiago eskatu. Kopuru hori, legeak aurreikusitako gainerako kolektiboetan, % 30era igoko litzateke.
- Hutsik dauden pisuengatik zigor ekonomikoak jartzea jasotzen du lege berriak. Isun moduko hori etxebizitzak bi urte hutsik daramanean jarriko da, eta 10 eurokoa izango da metro koadroko. Hala ere, kanon hori %10 garestituko da hutsik jarraitzen duen urte bakoitzeko, hasierako kanonaren hirukoitzeraino gehienez.
- Era berean, hutsik dauden etxeak alokairura behartzea ere aurreikusten du legeak. Gainera, EAEn eraikitzen den etxebizitza publikoen % 80 alokairura bideratuko da lehenengo bost urteetan, eta ondoren guztiak izango dira zerbitzu horretara bideratuak.
- Hori egikaritzeko zailtasunak direla eta, eskubidearen aplikazioa mailakatua izatea proposatzen dute testuan. Hala, legea indarrean jarri eta lehenengo hamabi hilabeteetan, eskubide subjektiboa hiru kide edo gehiago dituzten familiei aplikatuko zaie, 15.000 eurotik beherako diru-sarrerak badituzte, eta erregistro ofizialean alokairurako izena emanda badute gutxienez lau urtez.
- Legearen bigarren urtean, bi kideko familiek ere eskuratu ahalko dute etxebizitza legearen bitartez, 12.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak badituzte, eta erregistroan izena emanda badaramatzate lau urte.
- Hirugarren urtetik aurrera, norbanakoen eskubidea izango da, 9.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenen kasuan, eta izena emateko baldintza aurrekoetan bezalakoxea izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako krisia bideratzeko Segurtasun Nazionaleko Kontseiluaren ezohiko bilera eta aginte bakarra deitu du Sanchezek astearte honetarako
Diputatuen Kongresuak asteazkenean eztabaidatuko du Espainiako presidentea migrazio krisiari buruzko agerraldia egin behar duen ala ez eta 10 ministro deitzen dituenetz.
Udal eta foru hauteskundeetarako eta Nafarroako Parlamenturako prozesua prestatzen ari da EH Bildu
Bere oinarriei dei egin die "parte har dezaten eta ezkerreko soberanismoaren eskaintza politiko eta elektorala osatzeko lanaren parte izan daitezen, erronkaren tamainako anbizioarekin".
Saizek Feijooren aurka egin du Ceutan konfinamendua eskatzeagatik: "Xenofobia da kutsakorra"
Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroaren arabera, Alberto Nuñez Feijoo PPren presidenteak Ceuta konfinatzeko eskatu izana "arduragabekeria larria" da, ez baitago kutsatzeko arriskurik, eta buruzagi popularraren "ezjakintasuna" kritikatu du.
EAJk Frantziarekin hitz egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuari, Irungo trafikoaren "itogunea" konpontzeko
Halaber, Cristina Laborda Irungo alkatearen "demagogia" kritikatu du, eta adierazi du arazoa ez dela "errepide gutxi" dagoela, baizik eta Frantziak muga "itogune" bihurtu duela herria.
Pradalesek humanismoaren alde egin du ziurgabetasunaren aurrean, Euskadiren "euskarri sendoena" delakoan
Lehendakariak Jose Maria Arizmendiarrieta, euskal kooperatiben mugimenduaren sortzailea, eta Jose Antonio Agirre lehendakaria aipatu ditu humanismoaren erreferente gisa, eta kontzeptu hori eguneratzea beharrezkotzat jo du.
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.
Valcalderan fusilatutakoak omendu dituzte Iruñean eta Cadreitan, 90 urte betetzen direnean
1936an, agintari militarrek 52 preso errepublikano atera zituzten Iruñeko kartzelatik, askatuko zituztelako aitzakian, baina hil egin zituzten. Bederatzi hamarkada geroago, ez dakite non dauden haien gorpuzkiak.
Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Feijook Sanchezi "osasun arriskuagatik"
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, uztailaren amaieran migratzaileak masiboki sartu ostean atzeman diren gaixotasun infekzioso eta kutsakorrak direla eta. Horren hitzetan, sarna eta tuberkulosi kasuak daude eta "osasun-arriskua" dago.
Bizirik dauden migratzaileak eta hildakoen gorpuak aberriratzeko eskatu dio Marokok Espainiari
Marokoko Justizia ministroak Espainiarekin akordio bat sinatzeko eskatu du, eta ziurtatu du Maroko prest dagoela autobusak Ceutara bidaltzeko, bizirik dauden migatzaileak hartzeko.
Gorenak atzera bota du ministroak abuztuan Senatuan agertzera behartzeko PPk egindako premiazko eskaera, Ceutako krisia dela eta
Nuñez Feijook Gobernuari eskatu dio baimena eman diezaiola Felipe VI.ari hiri autonomoa bisitatzeko, erregeak “Ceutara joan nahi duelako hala dagokiolako”.