Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barkosek baztertu egin du Nafarroak eta EAEk bat egitea

Konstituzioaren Laugarren Xedapen Iragankorra aktibatzea ez dagoela Gobernuaren "helburuen eta asmoen artean" azaldu du.
Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea. EFE
Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea. EFE

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteak baztertu egin du Nafarroak eta EAEk bat egitea ahalbidetzen duen bidea aktibatzea.

RNE irrati katean eskainitako elkarrizketa batean, Barkosek azaldu du Gobernuaren "helburuen eta asmoen artean" ez dagoela Konstituzioaren Laugarren Xedapen Iragankorra (bat-egitea baimentzen duena) martxan jartzea.

Hori bai, bi lurraldeen arteko harremanak hobetzen saiatuko dela esan du. Izan ere, UPN "zigortu" egin zituen, "onuragarriak" izan badaitezken ere.

Bestalde, Estatuko Aurrekontu Orokorretan Espainiako Gobernuak Nafarroa "zigortu" duela uste du Barkosek. Hurrengo urtean, Estatuak 106 milioi euroko inbertsioa egingo du Foru Erkidegoan, Abiadura Handiko Trena finantzatzeko gehienbat.

Halaber, zerga sistema erreformatuko dutela aurreratu du, baina argitu du horrek ez duela esan nahi orokorrean zerga guztiak igoko dituztenik. "Desorekak" zuzentzea izango dute helburu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X