Jaien hasiera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Helegitea jarriko diote Tafallako udaletxean ikurrina jasotzeari

Nafarroako herri askotan atzo jaiak hasi zituzten, eta Tafallan zein Burlatan ikurrinak agertu zituzten txupinazoaren ekitaldian.
18:00 - 20:00
Nafarroako Barne kontseilariaren arabera, legezkoa da ikurriña

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak iragarri duenez, administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jarriko du Tafallako udaletxeko haga batean ikurrina egoteagatik, hain zuzen ere herriko jaiak iragartzeko txupinazo-ekitaldian.

Erakunde horretako iturriek jakinarazi dutenaren arabera, euskal ikur horren presentziak "urratu egiten du legedia nazionala eta Nafarroakoa".

Burlatari dagokionez, udaletxeak ikurrina erakutsi du ere, baina ez haga batean jarrita, baizik eta balkoi batetik zintzilik, errepublikako banderarekin batera; hori dela eta, kasua aztertzen dabiltza, Tafallakoarekin alderatuta egoera desberdina dela adierazi baitute aipatutako iturriek.

Horrenbestez, Gobernu Ordezkaritzak bete egiten du bere aburuz "legea betetzen ez duten" udalen erabaki orori helegitea jartzeko ohartarazpena, aurretik Iruñean, Lizarran edota beste zenbait herritan egin zuen legez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X