Autogobernua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Transferentzien eztabaidetan 'ez nahastea' eskatu dio EH Bilduk EAJri

Autogobernuari buruzko eztabaidaren ardatza "burujabetzaren aldarrikapena" izan behar dela adierazi du Iker Casanovak.
Iker Casanova legebiltzarkidea. EiTB
Iker Casanova legebiltzarkidea. EiTB

EH Bilduk transferentziei buruzko eztabaidak alboratzeko eskatu dio EAJri. Izan ere, autogobernuaren eztabaidaren ardatza "burujabetzaren aldarrikapena" izan behar dela adierazi du Iker Casanova legebiltzarkideak. "Ezin gaitezke eztabaida txikietan nahastu", gaineratu du.

Hitz horiekin, Eusko Jaurlaritzak autogobernuari buruzko lantaldean aurkeztuko dituen txostenak hartu ditu hizpide parlamentari abertzaleak. Izan ere, Gernikako Estatutua erabat garatuz gero EAEren Aurrekontuak bikoiztu egingo liratekeela jaso dute ikerketa horretan.

Hori horrela, orain erronka "subiranotasuna" lortzea dela adierazi du Casanovak, herritarrek “erabakitzeko eskubidea” izan dezaten.

EH Bilduko legebiltzarkidearen esanetan, EAJk "aliantza berriak" bilatu behar ditu "burujabetzan eta erabakitzeko eskubidean oinarritutako estatus berria benetan nahi badu".

"Bestela, iruzur baten aurrean egongo gara, eta hori da, hain zuzen, EAJ eta Jaurlaritza egiten ari direna, iruzurra, estatus berriaz hitz egiten dutelako, baina bidelagun moduan PSOE aukeratu dutelako", erantsi du.

Erkorekak PP kritikatu du

Bestalde, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak PPren aurka egin du, eta Gizarte Segurantzaren eskuduntza transferitzearen aurka agertzea Gernikako Estatutua ez dela bete behar "defendatzea" dela esan du.

Onda Ceron egindako elkarrizketa batean, Jaurlaritzaren txostenak irakurrik gabe kritikak esan izana leporatu dio PPri.

"PPk esan du Estatutua ez dela bete behar; Katalunian legea bete behar dela esaten diote Masi, baina, hemen, legea ez dela bete behar esaten dute", nabarmendu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X