Polizia operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritza: 'Atxiloketak ETAren amaieraranzko beste urrats bat dira'

Horrez gain, Jaurlaritzak gogoratu du “ETAren amaiera ordenatuaren” aldekoa dela eta horretarako proposamen zehatz egin zuela.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak uste du Ipar Euskal Herrian izandako atxiloketak ?ETAren amaieraranzko beste pausu bat gehiago? direla. Alabaina, gogora ekarri du erakunde armatuaren ?amaiera ordenatuaren? aldekoa dela eta horretarako proposamen zehatz bat aurkeztu zuela joan den abenduaren 24an.

Josu Erkorekak esan duenez, ?aurkeztu zaizkion proposamenak ukatuz eta armagabetzea eta amaiera atzeratuz, ETAk onartu egiten du Poliziak desagerrarazteko aukera; beraz, ETArena da erantzukizuna?.

Bestalde, ezker abertzaleari ere zuzendu zaio. ?Erreakzionatu egin beharko luke? eta ETAren indarkeriari dagokionenean ?lehenbailehen eman beharko lituzke berarengandik espero diren pausoak?, azpimarratu du.

Kazetarien galderak erantzunda, polizia operazioaren inguruko xehetasunik ez daukala eta, ondorioz, Jorge Fernandezek egindako adierazpena berresteko moduan ez dagoela nabarmendu du.  Espainiako Barne Ministroak esan du ?ETA bururik gabe? utzi dutela.

?Ia egia den, baina, tamalez, Barne ministro asko eta asko entzun ditugu behin baino gehiagotan antzeko adierazpenak egiten?, gogoratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia mailak euskal gizarteak benetan eskain ditzakeenen gainetik daude"

Euskadiko PPko presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Bere ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik daudela".

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X