hautagaien aurkezpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barkosek Gero Baiko hautagaiak egoera zailean lan egitera animatu ditu

Hala adierazi du Diputatuen Kongresurako Gero Baiko hautagaien aurkezpen-ekitaldian. Koldo Martinez eta Daniel Innerarity dira zerrendaburuak.
MAM-eko argazkia: uxue-barkos_
MAM-eko argazkia: uxue-barkos_

Geroa Baiko buru eta Nafarroako Foru Gobernuko presidente Uxue Barkosek bere alderdiko Kongresurako hautagaiak Nafarroaren alde lan egin dezatela animatu ditu, nahiz eta legegintzaldia "egoera zail" batetik abiatzen den, eta egoera horrek "gurari politikoei erantzun politikoak emateko Gobernuak  duen ezintasuna" du ezaugarritzat.

Hala adierazi du Diputatuen Kongresurako Gero Baiko hautagaien aurkezpen-ekitaldian.  Koldo Martinez izango da zerrendaburua, eta haren atzetik joango dira, hurrenez hurren, Daniel Innerarity, Marta Guruciaga, Blanca Regulez eta Bixente Serrano.  Horien ordezkariak Edurne Iribarren, Ana Isabel Martinez eta Jose Antonio Beloki izango dira.

Kataluniako egoera izan dute hizpide bai Uxue Barkosek, bai Koldo Martinezek. Azken horrek bat egin du Barkosekin, eta 2016an hasiko den legegintzaldia arrisku handikoa izango dela adierazi du, autogobernua ukitu nahiko dutelako. Haren ardatza, Estatuarekin dagoen hitzarmena, "ez da pribilegio bat, baizik eta sozialak izateko, aberastasuna eta enplegua sortzeko daukagun era", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X