Lehen bozketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Artur Masek ez du Parlamentuaren babesa lortu presidente izateko

Ostegunean egingo da bigarren bozketa eta orduan CUPeko bi diputaturen aldeko botoak eta gainerako zortzi parlamentarien abstentzioa nahikoa izango lituzke presidente izateko.
18:00 - 20:00
Parlamentuak ezezkoa eman dio Artur Masen hautagaitzari

Artur Masek ez du Kataluniako presidente izendatzeko gehiengo absolutuaren babesa lortu; izan ere, espero bezala, CUPeko hamar diputatuek Masen hautagaitzaren aurka bozkatu dute.

Masek Junts pel Si koalizioko 62 diputatuen aldeko botoak lortu ditu soilik; oposizioko gainerako talde guztietako 73 diputatuek bere kontra bozkatu dute.

Kataluniako Estatua sortzeko prozesuari hasiera emateko adierazpena onartu eta biharamunean egin da inbestidura saioaren lehen bozketa. Artur Masek gehiengo absolutuaren babesa behar zuen, hots, 68 diputaturena, baina ezinezkoa izan da.

Ostegunean beste aukera bat izango du Masek. Orduan gehiengo sinplearen babesa nahiko izango du berriro Kataluniako Gobernuko presidente izateko. Horrenbestez, eta Junts pel Siren babebsa bermatuta duenez, CUPeko bi parlamentariren aldeko botoak eta gainerako zortzi diputatuen abstentzioa nahikoa izango lituzke presidente izendatzeko.

Alabaina, bigarren bozketa horretan ere babes nahikorik lortuko ez balu, inbestidura saio berri bat deitzeko prozesua irekiko litzateke, beranduenez urtarrilaren 9an bukatuko litzatekeena.  Ordurako akordiorik ez balego, hauteskundeak deituko lituzkete.

Eztabaida

Gaurko bilkurak agerian utzi du Junts pel Si eta CUPen arteko akordioa ezinezkoa dela. Antonio Baños CUPeko bozeramaileak gogor kritikatu du Masen diskurtsoa eta ondokoa azpimarratu du: “Independentzia aldarrikatzeko ez dago inor soberan, baina independentzia aldarrikatzeko inor ez da ezinbestekoa”.

Goizeko saioan, inbestidura desblokeatzeko, presidentegaia Raül Romeva izatea proposatu dio CUPek Junts pel Siri, baina Masek adierazi du ez duela inolako asmorik bere hautagaitza erretiratzeko.

Kataluniako Parlamentuko 72 diputatu soberanistak asanblada baten biltzeko aukera eskaini dio Masek Bañosi, presidentea nor izen behar den guztien artean erabakitzeko. CUPek, baina, baztertu egin du aukera hori.

Bestalde, gaurko saioak agerian utzi du baita ere oposizioko gainerako taldeak (Ciutadans, PSC, PP eta SiQueEsPot) kontra dituela Artur Masek, eta, beraz, presidente izateko aukera bakarra CUPen babesa lortzea dela.

Hala ere, Masek “elkarrizketarako” eskua luzatu die, prozesu independentistarekin loturarik ez duten gainerako gaietan akordioetara heltzeko aukera zabalik izateko asmoz.

Junts pel Siren bilera

Lehendabiziko bozketan porrot egin ostean, Artur Masek, Raül Romevak, Oriol Junquerasek eta Josep Rullek bilera egin dute Parlamentuko bulego batean.

Junquerasek esan du CUPekin akordio bat lortzea eta inbestidura desblokeatzea ahalbidetzeko “formula, proposamen eta konponbide onenak” bilatzeko asmoz batzartu direla.

Mas ez den beste hautagai bat aurkezteko aukera baztertu du eta berretsi egin du Mas izango dela presidentegaia datorren osteguneko bigarren bozketan. “Ondo aterako dela konbentzituta nago. Horretarako ari gara lanean”, azpimarratu du.

“Ziur gaude formula arrakastatsua bilatuko dugula eta herri honek inbestidura eta Gobernu berria izango dituela”, erantsi du.

a”, erantsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X