Jarduneko Exekutiboa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxieneko soldata % 1 igotzea onartu du Espainiako Gobernuak

Hala, lanbide arteko gutxieneko hileko soldata 655,08 euroan kokatuko da. Gainera, 2016an pentsioek % 0,25 gora egiteko dekretua onartu du Exekutiboak.
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Espainiako Gobernuaren jarduneko Ministro Kontseiluak lanbide arteko gutxieneko soldata % 1 igotzea onartu du. Egun, 648,60 eurokoa da hileko gutxieneko soldata, eta datorren urtean 655,08 euroan kokatuko da.

Aipaturiko igoera UGT eta CCOO sindikatuen nahi zutena baino txikiagoa da; izan ere, azaroaren 2an Fatima Bañez Enplegu ministroari bidalitako eskutitz batean 2016an eta 2017an % 11 igotzeko eskaera egin zioten sindikatuek.

Sindikatuen esanetan, igoera horiek gauzatuz gero lanbide arteko gutxieneko soldata batez besteko soldata garbiaren % 60ra gerturatuko litzateke, Espainiak sinatutako Europako Gizarte Gutunak gomendatu bezala.

Pentsioen igoera txikia

Gainera, 2016an pentsioek % 0,25 gora egiteko dekretua onartu dute. Estatuko aurrekontu orokorretan aurreikusitako igoera da eta 10 milioi pentsiodunek urtarrilaren 1etik aurrera jasoko dute.

Igoera txiki honekin, pentsio publikoen muga hilean 2.567,28 eurokoa izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X