Unibertsitate tituluak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auzitegi Nazionalak artxibatu egin du 76 presoren aurkako salaketa

Carmen Lamela epaileak ez du terrorismo zantzurik ikusi eta, beraz, kasua Valentziako epaitegi baten esku utzi du, faltsutze deliturik izan ote den edo ez argitzeko.

Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak artxibatu egin du ETAko 76 presoren aurka ustez unibertsitate tituluak faltsutzeagatik Covitek jarritako salaketa, balizko terrorismo delitu bat ez delako eta, ondorioz, auzitegi horrek kasu hori ikertzeko eskumenik ez duelako.

Gauzak horrela, Lamela epaileak Valentziako 9. Instrukzio epaitegiaren esku utzi du berriro auziaren ikerketa, han jarri batzuen Covitek aipatu salaketa. Valentziako epaitegiak argitu beharko du orain aipatu presoen unibertsitate tituluak faltsutu ziren edo ez.

Auzitegi Nazionalaren ebazpenaren arabera, terrorismo delitua norbaiti leporatu ahal izatekotan, espetxetik lehenago ateratzeko preso horiei ustezko dokumentu faltsuak eman zizkieten pertsonei egotzi beharko litzaieke.

Ildo horretan, Lamela epaileak dio Coviteren salaketan Euskal Herriko Unibertsitatea eta Bergarako Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala aipatzen dira, baina ez du titulu horiek eman zituzten lagunen izenik ematen, eta prozesu judiziala pertsona horien kontrakoa izan beharko litzatekeela gogoratzen du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Anduezak espero du Zapaterok justiziaren aurrean emango dituen "argudioak nahikoak izatea absoluziorako"

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi duenez, “espero” du Espainiako Gobernuko presidente ohi Jose Luis Rodríguez Zapaterok justiziaren aurrean emango dituen “argudioak” “nahikoak izatea absolbitua izan dadin”. Bestalde, Bilbo eta Donostia 2030eko Munduko Txapelketaren egoitza izateko aukerari buruz agertu diren zalantzez, batez ere euskal erakundeen eta EAJren aldetik, Anduezak esan du “batzuei bertigoa sartu zaiela” ekitaldi hori antolatzearen inguruan, eta ez dela bakarrik begiratu behar “epe laburreko errendimendua”.

Nafarroa parlamentua osasun batzordea maria chivite
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek, Esparzari: "Gauza bat da arazoak egotea, eta beste bat, osasun sistemaren egoera larria izatea"

UPNk eskatuta, Nafarroako Parlamentuko Foru Araubidearen Batzordean osasun sistemari buruzko azalpenak eman ditu Maria Chivite Foru Erkidegoko presidenteak. Osasunbidean "hobetzeko gauzak" badirela aitortu arren, egoera ez dela larria ziurtatu du. Javier Esparza UPNren parlamentariak, aldiz, behin eta berriz esan du egoera "oso larrian" dagoela osasungintza publikoa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Imanol Pradalesek azalpen “azkar eta gardenak” eskatu dizkio Zapaterori, eta EH Bilduk zuhurtzia eskatu du, Plus Ultra auziaren aurrean

Lehendakariak azalpenak eskatu dizkio Jose Luis Rodrigez Zapatero Espainiako presidente ohiari, Plus Ultra auzian inputatu ondoren, eta errugabetasun-presuntzioa errespetatzeko beharra azpimarratu du. Bestalde, EH Bilduk, Nerea Kortajarenaren bidez, zuhurtzia eskatu du eta ohartarazi du horrelako auziek “zurrunbilo” politiko eta mediatikoak sor ditzaketela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X