Hauteskunde osteko itunak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rajoyk akordioa eskatu die PSOEri eta C's-i, marra gorririk gabe

Azpimarratu duenez, Kongresuko 200 diputatu baino gehiagoren babesa izango luke, eta horrek “babes zabaleko” erreformak egitea ahalbidetuko luke, “urte askorako”.
18:00 - 20:00
Rajoyk akordioa eskatu die PSOEri eta C's-i

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak berretsi du akordio handia lortu nahi duela PSOErekin eta Ciudadanosekin gobernua osatzeko, susperraldia egonkortzeko eta Espainian eta Espainiatik kanpo egonkortasun mezua zabaltzeko; eta azpimarratu du ez duela marra gorririk negoziatzeko.

COPEn egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, inbestidura eztabaidan zehaztuko lukeen gobernu programa baten negoziazioan akordiora iristea da onena.

Rajoyk gogorarazi du adostutako Gobernu horrek Kongresuko 200 diputatu baino gehiagoren babesa izango lukeela, eta horrek "babes zabaleko" erreformak egitea ahalbidetuko lukeela, "urte askorako".

Rajoyk esan du ezeri ez dizkiola ateak ixten, baina esan du konstituzioaren erreformak geroz eta babes handiago izan, hobeto izango dela. "200 diputatu baino gehiagorekin erreforma konstituzionala egin daiteke", gaineratu du.

"Arazo asko konpon ditzakegu urte askorako. Aukera handia da", berretsi du.

Espainiako Gobernuko presidenteak uste du hauteskundeen emaitzak "errespetatu" behar direla; hala, aukera onena "funtsezko gaietan" ados dauden alderdi konstituzionalistek adostutako eta PPk zuzendutako Gobernua dela iritzi dio.

Aldiz, PSOEk "muturreko ezkertiarrekin" eta alderdi nazionalistekin egindako gobernua "Espainiaren interesentzat txarra" izango litzatekeela ohartarazi du, "ezegonkortasuna" eragingo lukeelako eta ez litzatekeelako ona izango "ez ekonomiarentzat ez politikarentzat".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X