Bidegi kasuko kereilan manipulatutako datuak daudela esan du Aldundiak
Arlabaneko tunelaren eraikuntzan ustez izandako irregulartasunak salatzeko, aurreko Foru Aldundiak (Bildu) kereila bat jarri zuen, eta Azpeitiko Epaitegiak onartu egin zuen. Orain, Gipuzkoako Foru Aldundiak (EAJ-PSE) txosten tekniko berri bat aurkeztu du, kereila horretan jasotako hainbat datu gezurtatuz. "Bilduren kereilaren arlo teknikoa ezin da ontzat eman, errealitatetik oso urrun dago eta datuak ez datoz bat errealitatean exekutatu denarekin”, esan du Aintzane Oiarbide, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako diputatuak, Donostian egin duen agerraldian.
Kereilarekin batera aurkeztutako dokumentazio teknikoaren azterketa egin berri dute Foru Aldundiko ingeniariek, eta lan horren ondorioak aurkeztu ditu gaur Oiarbidek. Horren esanetan, "seriotasun falta" somatu dute diputazioko teknikariek, kereilan "nahastu" egiten direlako behin behineko ordainketa bat eta "obraren azken likidazioa". Ondorioz, bi likidazio agertzen dira, diputatuaren arabera, "10 milioiko aldearekin". "Zulo hori salatzen dute, baina ezer frogatu gabe", esan du. "Ustekabekoak ez diren akatsak kalkuluetan" eta "nahita egindako neurketa okerrak" atzeman dituztela adituek esan du diputatuak.
Bilduren Foru Gobernuak Ingetyc enpresak egindako txostenean oinarrituta jo zuen auzitara, eta kereila aurkeztu zuen tuneleko lanetan 17 milioi euro gehiago ordaindu zirela salatuta; zortzi milioi, erabili ez ziren hormigoi eta altzairuzko zuntzetan, eta bederatzi, egin gabeko lanetan.
Kereilaren edukia aztertuta, datuak "manipulatu" egin direla dio orain Bide Azpiegituretarako diputatuak. Mahai gainean jarri dituen datuen artean, ondorengoa: kereilak 28.000 metro kubiko hormigoi erabili zirela dio, baina Oiarbideren hitzetan, 35.000 metro kubiko ziren. Bestalde, diputatuak ziurtatu du kereilan 20 luizi baino ez direla aipatzen, benetan 144 baino gehiago izan zirenean.
"Berraztertze txostenean azalarazi dituzten bi akats dira horiek. Izan ere, kereilan oinarritu duten dokumentu teknikoan askoz gehiago daude. Ez dira jasotzen tunelaren eraikuntzan egon ziren gertaeretako asko, eta azken likidazioa egiterakoan garrantzia zuten gertaerak dira", gaineratu du.
Gaur aurkeztu duen txostena Bidegi kasua daraman epailearen esku utzi zuen asteartean Foru Alndudiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Pradales Sanchezekin bilduko da gaur Irango gerra, Euskadi iparraldeko muga gisa hartzea eta medikuen greba aztertzeko
Transferentziak eta Tubos Reunidosen zorraren berregituraketa izango dira landuko dituzten beste gai batzuk. Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak aldebiko batzordearen laugarren bilera egingo dute gaur, ostiralean, Moncloan.
Sanchezek iragarri du Carlos Cuerpo izango dela Maria Jesus Monteroren ordezkoa lehen presidenteorde gisa
Orain arte lehen presidenteordea eta Ogasun ministroa izan dena Gobernutik atera da Andaluziako Juntako presidentegai sozialista izateko.
Irango gerraren ondorioen aurkako neurrien dekretua onartu dute Kongresuan
Neurri ekonomikoek 5.000 milioi euro mobilizatzea aurreikusten dute. Voxek bakarrik bozkatu du kontra, eta PPk eta Podemosek abstentziora jo dute.
Ekialde Hurbileko gerraren aurrean "biziak salbatzea" bermatzeko osoko bilkura monografikoa egitea eskatu du EH Bilduk
EH Bilduk gaur erregistratu du eskaera Eusko Legebiltzarrean, eta bilkura monografikoa uda aurretik egitea eskatu du.
Frankismoaren biktimei kalte-ordainak emango dizkiete; Portugaleteko eta Bilboko kasuetakoei, besteak beste
Espainiako Gobernuak 15 erreparazio-eskaera onartu ditu, eta 1968tik 1978ra bitartean eraildako edo lesio larriak izandako berrogeita hamar bat kasu aztertzen ari da.
Irango gerraren ondorioak arintzeko dekretua aurrera aterako da Kongresuan, PPren erabakiaren zain
Espainiako Gobernuak inbestidurako bazkideen babesa bermatuta du, eta, hortaz, beherapen fiskalak, oinarrizko hornigaiak eteteko debekua eta sektore kaltetuenei laguntzeko neurri orokorrak aurrera aterako dira.
Zupiria: “Istilu horietan bidegabeko biktima bat egon zen”
Zabarte auziaren harira, Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak adierazi du auzitegiei dagokiela zer gertatu zen argitzea, eta familiak errekurritzeko eskubide osoa duela. Hala ere, argi du bidegabeko biktima bat egon zela istilu haietan.
Accionaren presidentearen aurka eginbideak abiatzea eskatu du Fiskaltzak, Nafarroako Ikerketa Batzordera joan ez zelako
Birritan deitu du Nafarroako Parlamentuak Jose Manuel Entrecanales enpresaria eta bietan huts egin du hitzordura. Fiskaltzaren arabera, desobedientzia delitutzat har daiteke.
Patxi Lopezek Feijori egotzi dio ETAren biktimen "erabilera zikina"egitea
PSOE eta PP alderdien arteko ika-mika gogorra izan da gaur Espainiako Diputatuen Kongresuan. Patxi Lopez sozialisten eledunak Behe Ganberan Alberto Nuñez Feijoo PPren buruari leporatu dio ETAren biktimen "erabilera zikina" egitea.
Laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko tramitea hasi du UPNk
Cristina Ibarrola UPNren presidenteak lege-proposamen bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan: Konstituzioa erreformatzea eta xedapena ezabatzea eskatu nahi die Gorte Nagusiei.