Echeniqueren izendapena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Podemosen krisiari azkena ematen ahaleginduko da gaur Iglesias

Estatuko Podemosek hitzordu garrantzitsua du: "garai berria"ri ekingo diola irudikatuko du gaur.
Podemos Echenique Pablo Iglesias EFE
Podemos Echenique Pablo Iglesias EFE

Podemosen herritarren batzordeak –asanbleen arteko zuzendaritza organorik gorena- bilera garrantzitsua egingo du gaur, Sergio Pascual Antolakuntza Idazkariaren kargugabetzeak eraginda Pablo Iglesias eta Iñigo Errejonen arteko desadostasunek alderdian krisia sortu ondoren.

Hain justu lan hori egiteko enkargua eman dio Iglesiasik Pablo Echenique Aragoieko liderrari, Sergio Pascualen tokia hartuko duenari. Alderdiko buruzagiak "kudeaketa txarra" egitea leporatu zion eta Iñigo Errejonen konfiantzako gizona kargutik kentzea erabaki zuen.

Echeniqueren izendatzeak garrantzia handia du, Podemoseko korronteen elkar ulertzerako, alderdi barruan babes handiko izena baita.

Babes handiko  izendapena

Carolina Bescansa Analisi politiko eta sozialetako idazkariaren arabera, Echeniqueren izendapena poz handiz hartu dute alderdian, eta Aragoiko buruzagia “pertsona argia eta oso maitatua” dela nabarmendu du.

Orain arteko Antolakuntza idazkariak bere ordezkoari buruzko iritzia eman ahal izango du, bere botoaren bidez eta, nahi izanez gero, batzarrean hitz eginez, Batzordeak egingo duen eztabaidan. Echeniquek alderdiaren egoerari buruzko txostena eta martxan jarri nahi dituen hobekuntzen emango du aurrena, eta ondoren abiatuko da eztabaida.

Ibilbide orria

Echeniquek aurkeztuko duen agiria  duela bi aste Iglesiasek enkargatu zion.  Errejonek ere ondo hartu du izendapena, eta erakundeari "oxigenoa" emango diola nabarmendu du.

Podemoseko bigarrenaren ustez ere estrategian aldaketa egin behar dute eta “hauteskundeei begira gerra makinariari ekiteko” beharrezko aldaketa eman beharra dute.

Iglesiasen txosten politikoa

Herritarren Batzordea 10:00etatik aurrera bilduko da eta Iglesiasen txosten politikoaren aurkezpenarekin abiatuko. Podemosen barruko egoera eta testuinguru politikoa aztertuko ditu; zuzenean jarraitu ahal izango da.

Bileraren bigarren zatia eta Echeniqueren aurkezpena, berriz, ateak itxita egingo da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X