Barbera: 'Samaranchek aholkatu zidan Urdangarinengana jotzea'
Rita Barbera Valentziako alkatea izandakoak Noos auziko epaiketan deklaratu du gaur. Bere hitzetan, Juan Antonio Samaranch Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren zuzendari ohiak aholkatu zion Iñaki Urdangarinengana jotzea, hirian kirol-ekitaldiak antolatzeko.
2003ko azaroan aukeratu zuten Valentzia hiria, Belako Amerika Kopa 2007 ospatzeko. Orduan, Barberaren arabera, Samaranchek esan zion hiriaren irudia nazioartean zabaltzeko komenigarria zela kirol-ekitaldiak antolatzea. Horretarako, Urdangarinen izena proposatu ziola ziurtatu du.
Gomendio horri kasu egin, eta 2004ko urtarrilean Barberak bere bulegoan hartu zituen Cristina infantaren senarra eta haren bazkidea, Diego Torres. Batak eta besteak argi esan omen zioten Noos Institutuak ez zuela irabazi asmorik, eta hori "esanguratsua" iruditu zitzaion Valentziako alkate ohiari.
Barberaren arabera, bilera horretan ez zuten ekitaldien prezioen inguruan hitz egin. 2004, 2005 eta 2006 urteetan hainbat ekimen antolatu zituen Noos Institutuak Valentzian, eta trukean 3,1 milioi euro jaso zituen.
'Ez nuen agindurik eman, ez nuen ezer sinatu'
Bere deklarazioan, Barberak esan du Convention Bureau Valentziako Turismo Fundaziora eta Arte eta Zientzien Hiria enpresara jotzeko esan ziola erregearen koinatuari, bere proiektuak azaltzera. Hain justu, bi enpresa publiko horiek ordaindu zizkioten Noos Institutuari 3, 1 milioi euro. "Baina nik ez nuen agindurik eman, ez nuen ezer sinatu, eta ez nion inori ezer aholkatu", ziurtatu du buruzagi popularrak, lekuko gisa eman dituen azalpenetan.
Urdangarinek aurkeztutako planari "interesantea, baina osatu gabea" iritzi ziola ere gaineratu du. "Plana orokorregia zen", esan du.
"Niri sinestea nahiko nuke. Urdangarinekin eta Torresekin nire bulegoan bilera amaitu zen unean, momentu horretan bertan, amaitu zen Valencia Summit ekimenaren inguruko nire kezka", esan du.
"Umiltasun osoz saiatu naiz azalpenak ematen", esan du Barberak, deklarazioaren amaieran. Ia bi orduko agerraldiaren ondoren, Auzitegiaren atarian zain zuen taxi batean alde egin du.
n alde egin du. n alde egin du.Zure interesekoa izan daiteke
Fiskaltzak artxibatu egin du EH Bilduk Guardiako EAJko alkatearen aurka jarritako salaketa
"Presio-estrategia politiko" kanpaina bat egitea leporatu dio alkateak koalizioari.
Bengoetxea, EHUko errektorea: "Ikasle-mugimenduari eskatu diogu ez erortzeko probokazioetan"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak zentzuz jokatzeko eta probokazioetan ez erortzeko deia egin du. Ikasle-antolakundeekin harremanetan jarri dela adierazi du, eta Voxen jokoari ez jarraitzeko eskatu die, baina, horren ustez, "libre dira nola jokatu nahi duten erabakitzeko".
Santurtziko Udalak Fiskaltzari helarazi dio Udaltzaingoaren azterketen ustezko filtrazioaren kasua
Segurtasun arloko zinegotzi ohi Sonia Lopezen mezu elektronikoak aztertu ondoren, gertakariak Bizkaiko Fiskaltzaren aurrean aurkezteko izapideak hasteko erabakia hartu du gobernu-taldeak.
Aitor Esteban estatus berriaren itunaz: "Duela pare bat aste itxaropentsu nengoen, orain zalantzak ditut"
"Egun on" saioan Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak esan duenez, "duela pare bat aste itxaropentsu" zegoen estatus berria adosteko aukeraren aurrean, EAJ, EH Bildu eta PSE-EEren arteko hiruko elkarrizketak ikusita, baina "orain zalantzak" ditu. "Ateak irekita daudela dirudienean, ustekaberen bat gertatzen da", adierazi du.
ETAko preso batzuek jasotako espetxe baimen eta gradu aldaketaren inguruko eztabaida izan da gaur Legebiltzarrean
ETAko presoei mesede-tratua ematea leporatu diete Javier De Andres Euskadiko PPko buruak eta Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak Imanol Pradales lehendakariari eta Maria Jesus San Jose Justizia sailburuari.
Gazteria Legea aldatzeko proposamena erregistratu dute EAJk eta PSE-EEk, adin txikikoen udalekuak zorrotzago kontrolatzeko
Presazko prozeduraren bitartez erregistratu dute, eta bi hilabeteko epean aldaketak indarrean egotea aurreikusten du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Zupiriak “zentzuz” jokatzeko eskatu du, Voxek Gasteizen deitutako ekitaldiaren aurrean
Eusko Jaurlaritzaren esanetan, “alderdi autoritario baten ekitaldia” izango da, “15 lagunek deituta”.
Aldakako ebakuntza egingo diote berriro Aburtori, martxoaren 9an
Hilabete eta erdi inguru beharko du osatzeko, eta Amaia Arregi egungo alkateordeak beteko ditu alkate lanak aldi horretan.
Jon Enparantza eta Arantza Zulueta Martuteneko espetxean sartu dira
Otsailaren 3an espetxeratzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazionalak 2022an ezarritako zigorra bete ahal izateko eta euren kabuz joan dira espetxera.
Iraungitako txertoen kasuari lotutako batzorde independente bat eratzeko eta erantzukizunak eskatzeko proposamenak atzera bota dituzte EAJk eta PSEk
Jeltzaleek eta sozialistek iragarritako neurriak arintzeko eskatu diote Osasun Sailari, "akatsen arriskua gutxitzeko".