Jon Enparantza eta Arantza Zulueta Martuteneko espetxean sartu dira
Otsailaren 3an espetxeratzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazionalak 2022an ezarritako zigorra bete ahal izateko eta euren kabuz joan dira espetxera.
Jon Enparantza eta Arantza Zulueta abokatuak Martuteneko espetxean sartu dira ostegun honetan. Auzitegi Nazionalak (AN) espetxeratzeko agindua eman zuen otsailaren 3an, 13/13 sumarioaren epaiketaren ebazpenean ezarri zitzaizkien zigorrak bete ahal izateko, eta euren borondatez joan dira eguerdian Donostiako espetxera.
2010ean atxilotu zituzten eta hamaika urte geroago egindako epaiketaren ondoren, Auzitegi Nazionalak 2022an ezarri zizkien zigorrak bi abokatuei. Zuluetari 7 urte eta erdiko zigorra ezarri zioten, talde terroristako kide izatea, armak eta lehergaiak izatea eta Halboka egitura —ETAren "fronte juridikoa" omen zena— zuzentzea egotzita. Enparantzari, berriz, 4 urteko espetxea ezarri zioten, ETAko kide izatea egotzita.
Auzitegi Gorenak 2026ko urtarrilean berretsi zituen zigor horiek, aurkeztutako helegiteak baztertu ondoren. Horren ondoren, ANko Zigor-Arloko laugarren sekzioak igorritako autoak abokatuei ohartarazi zien kartzelan sartzeko agindua bete ezean, bilatze eta atxilotze aginduak igorriko zituela.
Bi abokatuen defentsek Auzitegi Konstituzionalean jarri dute helegitea.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik