Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuak espetxeratzeko agindu du Auzitegi Nazionalak
Zuluetari zazpi urte eta erdiko zigorra ezarri zioten, ETAko kide izatea, armak eta lehergaiak izatea, eta Halboka egituraren buru izatea egotzita. Enparantza, berriz, lau urteko kartzelara zigortu zuten, ETAko kide izatea leporatuta.
Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuak espetxeratzeko agindua eman du Auzitegi Nazionalak, 13/13 sumarioaren auzian ezarri zitzaizkien zigorrak bete ditzaten. Auzitegi Gorenak urtarrilaren 7an berretsi zituen kondena horiek.
2010ean atxilotu zituzten biak, eta 13/13 auzian epaitu. Zuluetari 7 urte eta erdiko zigorra ezarri zioten, talde terroristako kide izatea, armak eta lehergaiak izatea eta Halboka egitura —ETAren "fronte juridikoa" omen zena— zuzentzea egotzita. Enparantzari, berriz, 4 urteko espetxea ezarri zioten, ETAko kide izatea egotzita.
Urtarrilaren 28an izenpetutako autoan, ANko Zigor-arloko laugarren sekzioak hamar eguneko epea jarri die bi abokatuei, kartzelan sartzeko, eta ohartarazi die agindua bete ezean, bilatze eta atxilotze aginduak igorriko dituela.
Prozesu berean, Naia Zuriarrain eta Iker Sarriegi abokatuak ere epaitu zituzten; hurrenez hurren, hiru urte eta erdiko eta hiru urteko zigorrak ezarri zizkieten, baina ondoren, Gorenak bi urtera eta urte bat eta erdira murriztu zituen kondenak, indarkeriazko ekintzekin loturarik ez zutela iritzita.
Euskadi Irratiak baieztatu duenez, ez Zuluetak ez Enparantzak ez dute oraindik aginduaren jakinarazpena jaso.
"Epai anakronikoa"
EH Bilduk gogor gaitzetsi du Zulueta eta Enparantza espetxeratzeko agindua. Salatu duenez, "epai guztiz anakronikoa da", eta "talka egiten du euskal herritarren gehiengoaren borondatearekin, gatazka politikoa eta haren ondorio guztiak gainditzeko apustu irmoa egiten duen euskal gizartearen gehiengoarekin".
Ohar batean, koalizio subiranistak esan du erabaki honek agerian uzten duela Estatuaren sektore "sakonak" iraganerako "itzulera inposatu" nahi duela. "Halere, ez dakite Euskal Herriak eta euskal gizarteak, gehienbat, etorkizunari eta bakearen eta elkarbizitzaren eraikuntza partekatuari begiratzen diotela", erantsi dute idatzian.
"Espetxe politikan salbuespen oro gainditzea" eskatu dute, "kartzelak hustetik eta, inolaz ere, betetzetik" hasita.
Zure interesekoa izan daiteke
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.