ESPAINIAKO GOBERNUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Betoak' albora ditzala eskatu dio Sanchezek Iglesiasi

'Egoera desblokeatzeko eskatzen diot publikoki Iglesiasi, lotsaren gobernuari amaiera elkarrekin emateko, eta Soriak eta Rajoyk ministro eta presidente izateari uzteko', esan du Sanchezek.
18:00 - 20:00
Gobernu berria osatzen saiatuko dela esan du Pedro Sanchezek

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak Espainiako jarduneko Gobernuaren "degradazio morala" salatu du. Horren aurrean,  "lotsaren gobernuari" emaiera ematen lagundu dezala eskatu dio Pablo Iglesias Podemoseko buruari, PSOE-C?s itunera batuta. 'Betoak' albora ditzala eskatu dio buruzagi sozialistak Iglesiasi.

"Egoera desblokeatzeko eskatzen diot publikoki Iglesiasi, lotsaren gobernuari amaiera elkarrekin emateko, eta, bide batez, Soriak  eta Rajoyk ministro eta presidente izateari uzteko", esan du Sanchezek, goizean, Kongresuko eta Senatuko PSOEren talde parlamentarioekin izan duen bileran.

Txaloka hartu dute Sanchez bere alderdikideek. Espainiako Gobernu berria osatzeko ahaleginean negoziazio lanetan ari direnak ere, bileran izan dira. Guztien aurrean Sanchezek berretsi duenez, "azken minutura arte borrokatuko du" C?s eta Podemos alderdiekin akordio batera iristeko eta beste hauteskunde batzuk deitu behar ez izateko.

'Marra gorriak?

Albert Rivera Ciudadanoseko buruari ere zuzendu zaio Sanchez, eta negoziazioetan jarri dituen "marra gorriak" atzean uzteko eskatu dio. PSOE-C?s ituna defendatu du, gaur ere, Sanchezek, "hobetu" daitekeela onartu duen arren.

"Nire eskuak luzatuta jarraitzen du, ez dut amore emango. Riverak eta Iglesiasek azken minutura arte aurkituko dute nigan espainiarrek merezi duten aldaketa lortzeko aliatua", esan du. "Hirurok, elkarrekin, ahal dugu", esan du behin eta berriz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X